Adin desberdinak uztartzeko ekintza: sukaldatzea

Udaleku ireki batzuen harira suertatu zen egoera hau. Herri txiki bateko udalekuak ziren, 4 urtetik 10 urteetarako hamabost haur eta gaztetxoen taldearekin ari ginen lanean, goizeko bost orduz.

Udalekuak aurrera eramateko orduan adin desberdintasunak uztartzea ez zen izaten lan erresa, batzuetan talde txikietan banatzea izaten zen irtenbidea erginkorrena, nagusienak ez aspetzeko edota txikienak euren kasara aritzeko.

Talde osoa batera (begiraleok barne) gozatu egin genuen ekintza txokolatezko trufak egitea izan zen. Begiraleok aldez aurretik trufen pasta prestatu genuen etxean, pasta hozten utzi behar zelako eskuz nahi zen forma eman aurretik, beraz, haur eta gaztetxoek egin behar izan zutena bolatxoak eta kanpoko kakao-hautsa jartzea izan zen; nahiz eta bolatxo asko ez ziren atera, haurrek nahiago baitzuten eskuetan geratzen zitzaien txokolatea xurrupatzea, asko gozatu zuten eta oso ongi atera zen ekintza izan zen.

Hor konturatu nintzen sukaldatzea oso ekintza inklusiboa zela, adinak eta gaitasun desberdinak uztartzeko ezin hobea. Guk txokolatezko trufak egitea aukeratu genuen, baina bestelako postre edo platerra talde lanaz prestatzea udalekuetan eskulan polita izan daitekeela konprobatu genuen.

Antzeko artikuluak

Adin desberdinak uztartzeko ekintza: sukaldatzea
Adin desberdinak uztartzeko ekintza: sukaldatzeaUdaleku ireki batzuen harira suertatu zen egoera hau. Herri txiki bateko udalekuak ziren, 4 urtetik 10[...]
Gaubela batean kontuan hartu beharrekoak
Izan zaitez eragile aktiboaMaiatzeko trebakuntzaAniztasun funtzionala astialdianInformazio gehiago eskuratuGaubela batean kontuan hartu beharrekoakGaubela zer den ez duzu argi? Gaubela bat[...]
Udalekuetan 1go egunak igarotzeko ezagutza eta kooperazio jolasak
Patxintxiketan proiektua ezagutzen duzu?Ezagut ezazu hemenUdalekuetan 1.go egunak igarotzeko ezagutza eta kooperazio jolasakUdalekuetara talde berri bat heltzen denean, lehenik eta[...]

Gure produktuak

Ipuinak ez sexistak izateko gida

Hezitzaileentzako gida honek aukera berdintasunean urratsak emateko aproposa den adin tarte bakoitzari (2-12) egokitutako ipuinen gida eta lanerako fitxak biltzen ditu

Irribarren ibilibidea

Jolasen bidez sexismoari aurre egiteko jostailua da. Irribarretik irribarrera salto egiteko aukera ematen du eta kasilatxo bakoitzean froga ezberdinak aurkituko dituzte parte hartzaileek, amaierara iritsi bitartean.

Munduan Jolasean

6-12 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten hezitzaileei zuzenduta. Kulturartekotasuna lantzeko bidean, kultura desberdinetako 25 jolas eta 25 tailer proposatzen dira.

Irakurritakoa gustatu zaizu?

Izan zaitez Urtxintxa Laguna. 

>