Aisialdiko Begirale Ikastaroa Agurainen
Urtxintxan hezitzaile euskaldunak trebatzen ditugu aisialdia ulertzeko eta eraldatzeko modu partekatu bat eraikitzeko helburuarekin: euskaratik, feminismotik eta parte hartzetik. Hezkuntza ez formalaren bidez balioen hezkuntzan oinarrituko da formakuntza: kulturartekotasuna, aniztasun funtzionala, jolasak… bezalako edukiak landuz. Beti ere tokian tokiko testuinguruan oinarritutako metodologia parte hartzaileak erabiliz.
Irailaren 14a baino lehen.
Ikastaroaren informazioa
Egutegia
Urritik apirilera.
9 asteburu Agurainen eta 3 egonaldi aterpetxean.
17 urte beteta izatea edo 2026an beteta edukitzea.
DBHko titulazioa izatea.
Euskaraz aritzeko gaitasuna izatea.
9:00 – 15:00
Egonaldietan, 10:00etan hasi eta hurrengo eguneko 14:00ak arte.
Iraupena
150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko.
485€
Irailaren 14a baino lehen.
Ikastaroaren helburuak
1
2
3
4
5
Aisialdi hezitzailea eta euskalduna sustatzeko agente aktiboak trebatzea.
Jendartean eragiteko eta eraldatzeko kontzientzia kritikoa garatzea aniztasunetik, parte-hartzetik, feminismotik…
Eduki desberdinen inguruan hausnartzea eta elkarrekin trebakuntza jasotzea, talde lanari eta sormenari garrantzia emanez.
Aisialdian murgiltzeko teknikak eta baliabideak eskuratzea. Hezitzaileen funtzioak eta betebeharrak ezagutzea, gaitasunak lantzea. Edukiak jaso ahala, autonomia eta iniziatiba lantzea.
Haurtzaro eta nerabezaroaren kulturak ezagutzea, balioan jartzea eta horiek oinarri hartuta aisialdi egitasmoak antolatzea, dinamizatzea eta ebaluatzea.
Edukiak eta metodologia
16 gai ezberdinez osatutako edukietatik jakintza espezifikoak ikasi eta barneratuko ditugu, besteak beste: udalekuak eta kanpamentuak, sexualitatea eta osasun ohiturak, lehen sorospenak eta arriskuen prebentzioa, balioen hezkuntza, Euskal Herrian hezten… Horietako bi aterpetxeetan eta beste bat kanpaldian egingo ditugu, non testuinguruak berak irakaskuntza prozesua aberasten duen. Aisialdi hezitzailea praktikan jartzeko asmoz, lan saio desberdinak bideratuko ditugu. Gainera, hezitzaileen arteko harremanak sustatzeko eta esperientziak trukatzeko herri desberdinetako begirale ikastaroen arteko topaketak biziko ditugu.
Testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzailearekin landuko ditugu edukiak. Ez gara edukien transmisio hutsean gelditzen; bizipenetatik eta esperientziatik ikaskuntza kolektiboa sustatzen dugu: hausnarketak, rol-jokoak, simulazioak, talde-lanak, sormen ariketak, etab.
Ebaluazio irizpideak
- Ez dugu azterketarik ezta ebaluazio sistema tradizionalik, baina bai galderak, talde dinamikak, gatazkak kudeatzeko erronkak eta hausnarketarako uneak, besteak beste. Eta hor guztian, norbanakoaren parte-hartzea eta jarrera aktiboa izango dira oinarri.
- Argi daukagu hizkuntza hautuak hezkuntza hautuak direla. Ildo horretan, euskara jakitea ez da ikastaroan parte hartzeko baldintza bakarra izango; euskara aisialdi euskalduna sustatzeko eta bizitzeko abiapuntua da eta hortik ekingo diogu ikastaroari, euskararekiko jarrera eta erabilera sustatuz modu ludiko eta gozagarri batean.
- Feminismoa, parte hartzea eta bizikidetzak biltzen dituen balioak ez dira hautazkoak izango, gure jardunaren oinarriak baitira.
- Asistentzia bermatzea ezinbestekoa izango da. Asistentzia falta egotekotan, edukia berreskuratu beharko da. Izan ere, ikastaroa gainditzeko eduki guztiak landuta egon behar dira.
- Jarraipena eta ebaluazioa etengabekoa izango da, horretarako aurretik aipatutako gakoak kontuan hartuko dira. Ebaluazioa norbanakotik abiatzen da baina, ardura kolektiboa izatea sustatuko dugu, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko helburuarekin.
Izena emateko urratsak:
- “Matrikula hemen” botoian klikatu
- “Astialdiko Begirale ikastaroa” gehitu saskira
- “Bukatu erosketa” klikatu
- “Fakturazio xehetasunak” formularioa bete (ikastaroa egingo duen pertsonaren datuekin)
- Behin diru sarrera eginda dagoenean, zurekin harremanetan jarriko gara.
Informazio gehiago nahi baduzu:
Idatzi eskola@urtxintxaeskola.eus helbidera
Edo deitu zuzenean: 944 320 445
Hezitzaile izaten ikasteaz gain bizitzarako baliagarriak diren gauzak ikasi ditugu begirale ikastaroan.
Asko merezi du ikastaroa egiteak. Asko ikasteaz gain oso jende jatorra ezagutu dut: taldekideak, hizlariak...
Bizitzako beste esparru eta egoera batzuetan ez dira gai hauek planteatzen eta hausnartzen.
Ikastaro bikaina da: asko ikasten da, esperientzia ahaztezinak bizitzen dira, jende berria ezagutzen da eta oso ondo pasatzen da.
IKASTARO HAU ERAKUNDE HAUEK DIRUZ LAGUNTZEN DUTE: