Aisialdiko Begirale Ikastaroak
Urtxintxan hezitzaile euskaldunak trebatzen ditugu aisialdia ulertzeko eta eraldatzeko modu partekatu bat eraikitzeko helburuarekin: euskaratik, feminismotik eta parte hartzetik. Hezkuntza ez formalaren bidez balioen hezkuntzan oinarrituko da formakuntza: kulturartekotasuna, aniztasun funtzionala, jolasak… bezalako edukiak landuz. Beti ere tokian tokiko testuinguruan oinarritutako metodologia parte hartzaileak erabiliz.
- Tokia: Laudion.
- Egutegia: Azarotik maiatzera, asteburuetan.
- Iraupena: 150 ordu teoriko + 160 ordu praktiko
- Prezioa: 470€ – Ikastaroa bere osotasunean gaindituz gero Kirikiñok ikasleei diruz lagunduko die.
- Ordutegia: 9:00 – 15:00
Egonaldietan: 10:00etan hasi – hurrengo eguneko 14:00ak.
Aurkezpena: 16:00- 18:00
Ebaluazioa: 16:00-20:00
Azaroaren 7a baino lehen!
- Tokia: Bilbo
- Egutegia: Urritik martxoara, asteburuetan
- Iraupena: 150 ordu teoriko + 160 ordu praktiko
- Prezioa: 470€
- Ordutegia: 9:00 – 15:00
Egonaldietan: 10:00etan hasi – hurrengo eguneko 14:00ak.
Aurkezpena: 16:00- 18:00
Ebaluazioa: 16:00-20:00
Urriak 3a baino lehen!
- Tokia: Gasteiz
- Egutegia: Urritik martxoara, asteburuetan
- Iraupena: 150 ordu teoriko + 160 ordu praktiko
- Prezioa: 470€
- Ordutegia: 9:00 – 15:00
Egonaldietan: 10:00etan hasi – hurrengo eguneko 14:00ak.
Aurkezpena: 16:00- 18:00
Ebaluazioa: 16:00-20:00
Urriak 3a baino lehen!
- Tokia: Abadiñon.
- Egutegia: Urritik martxoara, asteburuetan.
- Iraupena: 150 ordu teoriko + 160 ordu praktiko
- Prezioa: 470€ – Ikastaroa bere osotasunean gaindituz gero, Durangaldean erroldatutakoei 300€ itzuliko zaizkie.
- Ordutegia: 9:00 – 15:00
Egonaldietan: 10:00etan hasi – hurrengo eguneko 14:00ak.
Aurkezpena: 16:00- 18:00
Ebaluazioa: 16:00-20:00
Urriak 3a baino lehen!
- Tokia: Dima
- Egutegia: Irailatik martxoara, asteburuetan
- Iraupena: 150 ordu teoriko + 160 ordu praktiko
- Prezioa: 470€ – Diman erroldatuak: 270€
- Ordutegia: 9:00 – 15:00
Egonaldietan: 10:00etan hasi – hurrengo eguneko 14:00ak.
Aurkezpena: 16:00- 18:00
Ebaluazioa: 16:00-20:00
Urriak 3a baino lehen!
- Tokia: Lea-Artibain. Izen emateen arabera.
- Egutegia: Azarotik maiatzera, asteburuetan.
- Iraupena: 150 ordu teoriko + 160 ordu praktiko
- Prezioa: 470€ – Ikastaroa bere osotasunean gaindituz gero, Berriatuan erroldatutakoei diruz lagunduko zaie.
- Ordutegia: 9:00 – 15:00
Egonaldietan: 10:00etan hasi – hurrengo eguneko 14:00ak.
Aurkezpena: 16:00- 18:00
Ebaluazioa: 16:00-20:00
Azaroaren 7a baino lehen!
- Tokia: Uribe Kosta. Izen emateen arabera.
- Egutegia: Azarotik maiatzera, asteburuetan.
- Iraupena: 150 ordu teoriko + 160 ordu praktiko
- Prezioa: 470€
- Ordutegia: 9:00 – 15:00
Egonaldietan: 10:00etan hasi – hurrengo eguneko 14:00ak.
Aurkezpena: 16:00- 18:00
Ebaluazioa: 16:00-20:00
Urriak 3a baino lehen!
- Tokia: Larrabetzun.
- Egutegia: Urritik apirilera, asteburuetan.
- Iraupena: 150 ordu teoriko + 160 ordu praktiko
- Prezioa: 470€
- Ordutegia: 9:00 – 15:00
Egonaldietan: 10:00etan hasi – hurrengo eguneko 14:00ak.
Aurkezpena: 16:00- 18:00
Ebaluazioa: 16:00-20:00
Urriak 3a baino lehen!
- Tokia: Ezkerraldean. Izen emateen arabera.
- Egutegia: Urritik apirilera, asteburuetan.
- Iraupena: 150 ordu teoriko + 160 ordu praktiko
- Prezioa: 470€
- Ordutegia: 9:00 – 15:00
Egonaldietan: 10:00etan hasi – hurrengo eguneko 14:00ak.
Aurkezpena: 16:00- 18:00
Ebaluazioa: 16:00-20:00
Urriak 3a baino lehen!
- Aisialdi hezitzailea eta euskalduna sustatzeko agente aktiboak trebatzea.
- Jendartean eragiteko eta eraldatzeko kontzientzia kritikoa garatzea aniztasunetik, parte-hartzetik, feminismotik…
- Eduki desberdinen inguruan hausnartzea eta elkarrekin trebakuntza jasotzea, talde lanari garrantzia emanez. Sormena eta ikerketa lanak garatzea.
- Aisialdian murgiltzeko teknikak eta baliabideak eskuratzea. Hezitzaileen funtzioak eta betebeharrak ezagutzea, gaitasunak lantzea. Edukiak jaso ahala, autonomia eta iniziatiba lantzea.
- Haurtzaro eta nerabezaroaren kulturak ezagutzea, balioan jartzea eta horiek oinarri hartuta aisialdi egitasmoak antolatzea, dinamizatzea eta ebaluatzea.
16 gai ezberdinez osatutako edukietatik jakintza espezifikoak ikasi eta barneratuko ditugu, besteak beste: udalekuak eta kanpamentuak, sexualitatea eta osasun ohiturak, lehen sorospenak eta arriskuen prebentzioa, talde dinamika, Euskal Herrian hezten… Horietako bi aterpetxeetan eta beste bat kanpaldian egingo ditugu, edukiak praktikotasunetik ikasteko aukera izanik.
Testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzailearekin landuko ditugu edukiak. Aisialdi hezitzailean praktikak jartzeko asmoz, lan saio desberdinak bideratuko ditugu. Gainera, hezitzaileen arteko harremanak sustatzeko eta esperientziak trukatzeko topaketak biziko ditugu.
Ez dugu azterketarik ezta ebaluazio sistema tradizionalik, baina bai galderak, talde dinamikak, gatazkak kudeatzeko erronkak eta hausnarketarako uneak, besteak beste. Eta hor guztian, norbanakoaren parte-hartzea eta jarrera aktiboa izango dira oinarri.
Bestalde, argi daukagu hizkuntza hautuak hezkuntza hautuak direla. Ildo horretan, euskara jakitea ez da ikastaroan parte hartzeko baldintza bakarra izango; euskara aisialdi euskalduna sustatzeko eta bizitzeko abiapuntua da eta hortik ekingo diogu ikastaroari, euskararekiko jarrera eta erabilera sustatuz modu ludiko eta gozagarri batean.
Feminismoa, parte hartzea eta bizikidetzak biltzen dituen balioak ez dira hautazkoak izango, gure jardunaren oinarriak baitira.
Beste irizpideetako bat asistentzia bermatzea izango da. Asistentzia falta egotekotan, edukia berreskuratu beharko da. Izan ere, ikastaroa gainditzeko eduki guztiak landuta egon behar dira.
Jarraipena eta ebaluazioa etengabekoa izango da, horretarako aurretik aipatutako gakoak kontuan hartuko dira. Ebaluazioa norbanakotik abiatzen da baina, ardura kolektiboa izatea sustatuko dugu, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko helburuarekin.
- 17 urte izatea (edo 2025ean beteta edukitzea).
- DBH-ko titulazioa izatea.
- Euskaraz aritzeko gaitasuna izatea.
Izena emateko epea: irailak 12
- “Matrikula zaitez” botoian klikatu
- “Astialdiko Begirale ikastaroa” gehitu saskira
- “Bukatu erosketa” klikatu
- “Fakturazio xehetasunak” formularioa bete (ikastaroa egingo duen pertsonaren datuekin)
- Behin diru sarrera eginda dagoenean, zurekin harremanetan jarriko gara.
Bidali zure galdera eskola@urtxintxaeskola.eus helbidera edo deitu zuzenean eskolara: 944 320 445
Hezitzaile izaten ikasteaz gain bizitzarako baliagarriak diren gauzak ikasi ditugu begirale ikastaroan.
Asko merezi du ikastaroa egiteak. Asko ikasteaz gain oso jende jatorra ezagutu dut: taldekideak, hizlariak...
Bizitzako beste esparru eta egoera batzuetan ez dira gai hauek planteatzen eta hausnartzen.
Ikastaro bikaina da: asko ikasten da, esperientzia ahaztezinak bizitzen dira, jende berria ezagutzen da eta oso ondo pasatzen da.
IKASTARO HAU ERAKUNDE HAUEK DIRUZ LAGUNTZEN DUTE: