Aisialdiko Zuzuendari ikastaroa

Jada astialdian hezitzaile modura aritzen bazara, ikastaro honekin koordinatzaile edota zuzendari aritzeko tituloa eskuratuko duzu. Jarduerak antolatu, kudeatu eta ebaluatzeko baliabide sorta lortuko duzu.
Astialdiko begirale taldeak osatzeko, dinamizatzeko eta gainbegiratzeko estrategiak eta baliabideak landu eta eskuratuko dituzu, beti ere arituak eta adituak diren trebatzaileen eskutik.

Helburuak

  • Aisialdi euskalduna sustatzeko agente aktiboak trebatzea
  • Hezkuntza-aisialdiko proiektuak planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta ebaluatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskuratuko dituzu.
  • Formakuntza/trebakuntza prozesua giro euskaldunean landuko duzu.
  • ​Aisialdiko zuzendari baten funtzioak argitasunez zehaztuko dituzu.
  • Begirale taldeak sortu, eta haurrentzako eta gazteentzako aisialdiko hezkuntza- proiektuetan talde horiek dinamizatu eta gainbegiratuko dituzu.

Edukiak

  • Bloke ezberdinez osatutako edukietatik jakintza espezifikoak ikasi eta barneratuko dituzu, besteak beste: proiektuen planifikazioa, erakundeen kudeaketa eta antolaketa, legedia...
  • Testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzailearekin landuko dituzu edukiak.
  • Praktikak: 120 orduko praktikak egin behar dira.

Baldintzak

Astialdiko begirale titulua izatea (Euskal Erkidego Autonomoan ateratakoa).
21 urte beteta izatea.
Euskaraz ondo komunikatzeko gai izatea (idatziz eta ahoz).

Informazio gehiago nahi duzu?

Bidali zure galdera matrikulazioa@urtxintxaeskola.eus

helbidera edo deitu zuzenean eskolara:  944 320 445

Ikastaroaren fitxa

IRAUPENA

200 ordu teoriko eta
120 ordu praktiko

EGUTEGIA

Ikasturte bat irauten du, urritik maiatzera. Asteburuetan

ORDUTEGIA

Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30

Igandetan: 10:00-14:00 (Igandeko ordutegian aldaketak egon daitezke blokearen ordu kopuruaren arabera)

Aterpetxeetako asteburuetan: larunbateko 10:00etatik igandeko 16:00ak arte

LEKUA

Bilbo, Gasteiz

PREZIOA

​450€

TITULAZIOA

Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen

Aisialdirako Zuzendari” titulua.

IKASTARO HAU ERAKUNDE HAUEK DIRUZ LAGUNTZEN DUTE:

logo_gaztea_RGB_alava