Aniztasuna ezin da familia formula bakar batekin adierazi

Familia, odolaren edo ezkontzaren bidezko lotura duen instituzioa da ikuspuntu soziologikotik; Ahaidetasun harremana duten norbanako multzoa hain zuzen ere.

Baina ze familia eredu bultzatzen du jendarteak? Hautazkoa ahal da familia bat sortzea?

Begirada atzerantz botaz gero eta iraganari parez-parez begiratzen badiogu, jendarteak Euskal Herrian sustatu duen familia eredua, oso konkretua izan da luzaroan. Jendartearen izaera hetero-patriarkala oinarri, familia tradizional eta nuklearrak goraipatu dira urteak joan eta etorri ahala; Gurasoak, emakume eta gizon zuri bana, lan egiteko adina zuten gazte osasuntsuak.

Familia berri bat eraikitzeak ematen zuen onarpenarekin, norbanako askorentzat, patua zen leinu berria sortzea.

Baina familia eredu honek ez zuen jendartearen errealitatea islatzen, aniztasuna ezin delako familia formula bakar batekin adierazi. Sexu bereko bikoteak, guraso izan nahi ez zuten norbanakoak, etnia desberdinetako bikoteak eta guraso bakarrak. Familia eredu tradizionalak jendartean sortzen ari ziren beharrak asetu ez ezik, epaiketa moralek indar handia zuten, sistema zegoen moduan mantentzeko baliabide boteretsua izanik.

Inflekzio puntu honetan, zein errealitateak eta jendartearen balioek talka egiten zuten unean, feminismoak, sustraitutako balioen aldaketen beharraz hausnartzera bultzatu gintuen, aurrerapauso bat ematearen alde borrokatuz.

Gaur egun, hasiak gara aurrerapauso hori emate eta iraganean identifikatutako aniztasuna, dagoeneko loratu da. Kaleak familia mota anitzez beteta daude:

  • Seme-alabarik gabeko ezkondutako bikoteak 
  • Sexu bereko bikoteak haurrekin 
  • Haur gabe
  • Dibortziatuak
  • Dibortziatu ostean berriro ezkondutakoak
  • Arraza desberdinetako bikoteak
  • Alargunak
  • Beraien arlo profesionala lehentasuntzat duten emakumeak
  • Identitate anitzen familiak
  • Familia nuklear berririk sortu nahi ez duten norbanakoak
  • Aniztasun funtzionala presente dagoen familiak
  • Guraso bakarreko familiak besteak beste.

Paradigma berri honetan, maiz, familia berri bat eraiki nahi dutenek, prozesua zailtzen duten bestelako aldagaiekin topo egiten dira. Egun, familia berria sortzea erabakitzen duten norbanako askok kontuan hartzen duten lehen aldagaia, egoera ekonomikoa da. Gaur egun baldintza ekonomikoak eta lan baldintzak erabakigarriak dira hautu honetan. Soldata mugatuak, lana eta familia uztartzeko baliabide eskasia…

Era berean, egun oraindik, emakumeek pairatzen duten presio sozialak botere handia du; Amatasuna hautazkoa den arren, jendartearen izaera hetero-patriarkala sakonki errotua dago, izaera hau mantentzen laguntzen duten baliabide eta estrategiak anitzak direlarik.
Edonola ere, norberaren desio eta nahiak identifikatzea eta hauek lehenestea da aukera. Buruan duguna eta ekintzaren bidez gorpuzten duguna, bat etortzea. Esaterako, amatasuna ez da edozeinentzat, soilik nahi dutenentzat, epaiketak alde batera utziz.

Gauzak horrela, zer espero dugu etorkizuneko familiez? Jendartean dagoen aniztasuna islatzen duten familia eredu berrien presentzia hedatua izatea esaterako, zein familia askotarikoak egongo diren askatasunetik eta nahitik sortuak.

Aukeratzeko eskubidea errotuta dagoen jendarte bat, prejuizio, epaiketa eta presiorik gabekoa. Parekidetasuna oinarri den etorkizuna.

Ondorioz, familia eredu tradizionalaren baloreak ez zaigu baliagarriak egun bizi dugun paradigma berria azaltzeko. Aniztasuna oinarri den jendartean, askatasuna eta aukeratzeko boterea ezinbestekoak dira.

Zuk ze uste duzu? Uste duzu familia eredu berriak daude? Uste duzu aske erabakitzeko ahalmena daukagula? Utzi zure komentarioa azpian, irakurriko zaitugu.

Antzeko artikuluak

Harremanetatik eraikiz, txikitik eraikiz: Parte hartzearen ikuskerak
Izan zaitez eragile aktiboaMaitzeko trebakuntzaAniztasun funtzionala astialdianInformazio gehiago eskuratuHarremanetatik eraikiz, txikitik eraikiz: Parte hartzearen ikuskerakBaditugu 11 arrazoi eta 18 ardura.[...]
Haurren parte hartzea sustatzeko estrategia: Asanblada
Izan zaitez eragile aktiboa Apirileko trebakuntza Ipuin bidezko balioen transmizioa Informazio gehiago eskuratu Haurren parte hartzea sustatzeko estrategia: Asanblada Hezitzaile[...]
Jolasguneen eraldaketa baino gehiago, HERRI ERALDAKETA
JOLASGUNEEN ERALDAKETA baino gehiago, HERRI ERALDAKETA Negua iritsi zaigu gure inguruneetara bat batean, haize hotza, euria, euritakoak, ordu aldaketak… Eta[...]

Patxintxiketan proiektua ezagutzen duzu?

Asialadian erabiltzen dituzun baliabideak sexistak dira?

>