Aniztasunaren gakoa; aisialdi inklusiboa
Inklusioa oinarritzat duen Aisialdian egoki jarduteko, Aniztasunaren lanketaren beharra ezinbestekotzat ulertzen dugu. Horrela bakarrik, ezberdintasunean hazi eta heziz lortu bait daiteke inklusioa. Horrela bakarrik lortu bait daiteke jarrera baztertzaileak ekidin ahal izatea; norberagandik, norberak bere buruaren hausnarketa eta behaketatik komunitatea osatuz.
Ikastaro honetan hezkuntza ez formaleko aukerak baliatuz, baliabideak eskuratu eta jarrera egokiak landuko ditugu.
“ASE Taldea”rekin batera antolatuko dugun ikastaroa izango da.
Helburuak
- Astialdi inklusiboan hezitzailearen jarrera aztertzea.
- Inklusioaren hausnarketaren eta marko teorikoaren ezagupenari hasiera ematea.
- Aniztasun Funtzionala duten haur eta gazteekin lan egiteko baliabideak eskaintzea.
Edukiak
- Heziketa berezitik aniztasun funtzionalera eta integraziotik inklusiora; terminoak, kontzeptuak, historia, aurrekariak…
- Inklusioa: aisialdiaren garrantzia egoera zaurgarrian dauden haurrentzat.
- Jarduera ludikoen egokitzapena vs diseinu unibertsala.
- Nork du aniztasun funtzionala? Zein jarrera dugu aniztasunen aurrean?
- Jarduera ludikoen egokitzapena: jolasak, kirolak, tailerrak, ipuinak …
- Elkarte eta ekipamenduetara bisitak.
- Esperientziak gonbidatu ezberdinen ahotik.
Informazio gehiago nahi duzu?
Bidali zure galdera matrikulazioa@urtxintxaeskola.eus
helbidera edo deitu zuzenean eskolara: 944 320 445
Ikastaroaren fitxa
IRAUPENA
44 ordu
36 ordu presentzial
8 ordu on-line
EGUTEGIA
Otsailak 26-27
Martxoak 5-6
Martxoak 12-13
Ostiral eta larunbat
16:00 - 19:00
10:00 – 14:00 eta 15:30 – 18:30
LEKUA
Bilbo
PREZIOA
100€
TITULAZIOA
Urtxintxa Eskolak luzatutako agiria emango da