ASTIALDI ESKOLA

Aisialdi parte-hartzailea, feminista, anitza eta euskalduna eraikitzen.

Aisialdi hezitzailea helmugatzat hartuz, baloreetan oinarritutako ikastaro teoriko-praktikoak antolatzen ditugu Bizkaiko eta Arabako herri ezberdinetan aisialdiko begiraleak eta zuzendariak trebatuz. Honekin batera, jendarte kultur dinamizatzaile ikastaroak ematen ditugu, gure trebakuntza guztiak %100 euskaldunak izanik.

Arlo ezberdinetan formatutako hizlari taldea dugu (abokatua, erizaina, irakaslea, hezitzailea…) guztiak aisialdian trebakuntza edota urteetako experientzia izanik. Eta metodologia aktiboa eta parte-hartzailean oinarrituz ikaskuntza prozesua ekintzaren eta bizipenaren bitartez bideratzen da ikastaroan zehar gaubelak eta irteerak antolatuz besteak beste.

Aisialdiko Begirale Ikastaroak

Hezkuntza ez formalean eta aisialdian hezitzaile bezala formatu nahi direnei zuzenduta. Era berdinean, aisialdi mugimendua ezagutu eta honetan eragin nahi dutenentzat. Euskaraz jasoko da balioetan oinarritutako trebakuntza; feminismoan, parte hartzean, aniztasunean, kulturartekotasunean…

Iraupena:
150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko

Titulazioa: 
Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta gazteen aisialdirako begirale” titulua

Aisialdiko Zuzendari Ikastaroak

Hezkuntza ez formalean aisialdian koordinatzaile edo zuzendari gisa formatu nahi direnei zuzenduta. Aisialdi eta hezkuntza proiektuetan jarduerak antolatu, kudeatu eta ebaluatzeko beharrezkoak diren tresnak jasotzea du helburu, besteak beste.

Iraupena:
200 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko

Titulazioa: 
Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta gazteen aisialdirako zuzendari” titulua

Deskargatu zerbitzuen karta

Astialdi Eskolak kudeatzen dituen zerbitzu eta proiektuen dokumentua