Patxintxiketan proiektua ezagutzen duzu?
Ba al zenekien esku bakar batekin 10era arte zenbatu daitekela?
Txinatar kulturak arazo hori oso erraz konpontzen du eta gaurko artikulu honetan esku batekin 10era arte nola zenbatu ikasteko aukera duzu.
Guk nahitaez, 6. zenbakitik gorako edozein zenbaki adierazteko bi eskuak behar ditugu. Beraz, mugikorra sakelean sartu edo euritakoa lurrean utzi beharko duzu zure gorputz hizkerak zure hitzei lagun diezaien.
Arreta jarri hurrengo bideoari eta saia zaitez gorputz hizkera berri hau barneratzen:
Geniala da, ezta? Guk eraginkorra eta super sortzailea dela deritzogu.
Beste kulturak pentsatzerakoan milaka estereotipoekin osatzen ditugu gure sentimenduak, eta zentzu honetan txinatar kultura ez da salbuespen bat.
Txinatar jendartea kopiatzailetzat sentitzen dugu askotan eta sormen gabezi itzelekin lotzen dugu. Baina errealitatea bestelakoa da. Txinatarrak etengabeko sormen iturria dira, betiere, horretarako espazio egokia dutenean, eta akatsak egiteko segurtasun emozionala bermatuta sentitzen dutenean.
Gure eta beraien sormena ere desberdina da; gainditu beharreko arazoak kulturalki desberdinak izan dira eta horrek agerian uzten du hizkuntza guztiek (ahozkoa, keinuak...) mundu ikuskera oso bat deskribatzen dutela, beste era batera esanda, hizkuntzak egiten gaitu herri.
Espero dugu artikulu honekin txinatar kultura gertuago sentitu izana. Milaka miloi biztanle dira munduko beste puntan, baina dagoeneko gure artean ere ezarri dira.
Besarkada handi bat
Antzeko artikuluak
Gure produktuak

Ipuinak ez sexistak izateko gida
Hezitzaileentzako gida honek aukera berdintasunean urratsak emateko aproposa den adin tarte bakoitzari (2-12) egokitutako ipuinen gida eta lanerako fitxak biltzen ditu

Irribarren ibilibidea
Jolasen bidez sexismoari aurre egiteko jostailua da. Irribarretik irribarrera salto egiteko aukera ematen du eta kasilatxo bakoitzean froga ezberdinak aurkituko dituzte parte hartzaileek, amaierara iritsi bitartean.

Munduan Jolasean
6-12 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten hezitzaileei zuzenduta. Kulturartekotasuna lantzeko bidean, kultura desberdinetako 25 jolas eta 25 tailer proposatzen dira.
Irakurritakoa gustatu zaizu?
Izan zaitez Urtxintxa Laguna