Astialdiko hezitzaileon jarduerak arrakasta izan dezan informazioa eta formazioa uztarturik dauden aldagaiak dira. Horrenbestez, URTXINTXA ESKOLAk arreta berezia eskaintzen dio zerbitzu honi. Liburu eta dokumentu espezializatuak ez dira erraz eta maiz aurkitzen, eta hala denean, atal ekonomikoa traba bat bilakatzen da. Urtxintxa Eskolatik premia honi ondorengo azpi-zerbitzuen bitartez erantzuten ahalegintzen gara.

 

Liburuak, aldizkari espezializatuak, herri aldizkariak, ikus-entzunezko materiala eta gai zehatzen prentsa jarraipena aurkituko duzu gure dokumentazio zentroan. Hezkidetzan eta generoan espezializatua dago.

 

Liburutegian aurki ditzakezun gaiak:

  • check
    Hezkidetza
  • check
    Emakumea
  • check
    Sexualitatea
  • check
    Gazteria
  • check
    Aisialdia eta astialdia
  • check
    Tailerrak
  • check
    Susperketa soziokulturala
  • check
    Soziologia
  • check
    Psikologia
  • check
    Informazioa eta teknologia berriak
  • check
    Zeharkako lerroak
  • check
    Ingurugiroa
  • check
    Kultur arteko hezkuntza/ Immigrazioa
  • check
    Euskara
  • check
    Elkartegintza
  • check
    Ekonomia eta Zuzenbidea

Bideoak/DVD, aldizkariak, liburuak...

Aholkularitza

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak urte asko darama esku-hartzean eta arlo soziokulturalean lanean. Hezkuntza ez formalaren eta hezkuntza formalaren bidez balioetan oinarrituriko hezkuntza du helburu, jendarte eredu zabal bat: anitza, elkarkidetzan eta parekidetasunean oinarritua, euskalduna eta euskal herritarra.

 

Hori dela eta, bere ikastaroak, hitzaldiak, muntaiak... eta, nola ez esperientzia, jendartearen eta elkartegintzaren eskura jarri nahi ditu. Urtxintxa Eskola elkartea izanik, aisialdi mugimendua suspertzeko eta bultzatzeko agentea da era berean. Honenbestez, gainontzeko elkarte eta jendarte eragileekin elkarlana, laguntza eta harremana indartzea da AHOLKULARITZAren bitartez bultzatu nahi dena.

 

Laburbilduz, alor honi dagokion edozein zalantzaren aurrean lagun dezakegula uste baduzu, jarri gurekin harremanetan eta azaldu zein den zure kezka. Ahal dugun neurrian bidelagun izango gaituzu.

>