1

Ikastaroaren fitxa


IRAUPENA


150 ordu teoriko eta 

160 ordu praktiko 

EGUTEGIA


Eskura itzazu HEMEN

Urritik maiatzera

LEKUA


Bilbon, Arratian, Lea-Artibai, Durangaldean, Gernikan, Gasteizen...

PREZIOA

Bizkaia: 450 €

​Gasteiz: 345 

TITULAZIOA


Eusko Jaurlaritzak luzatutako titulua emango da.

Lekuaren arabera Profesionaltasun agiria luzateko aukera. Eskatu informazio zehatza.

Begirale ikastaroaren entitate babeslea
Begirale ikastaroaren entitate babeslea AGJ
Begirale ikastaroa GU
​Hezkuntza ez formalean eta astialdian, hezitzaile zereginetan aritu nahi baduzu, Astialdiko
Begirale ikastaroan behar duzuna aurkituko duzu. Euskaraz jasoko duzu balioetan
oinarritutako trebakuntza; feminismoan, parte hartzean, aniztasunean…
Beti ere metodologia parte hartzaileak erabiliz behar beste baliabide eskuratuz.

Helburuak

  • ​Aisialdi euskalduna sustatzeko agente aktiboak trebatzea.
  • ​Autonomia eta iniziatiba landuko dituzu edukiak jaso ahala.
  • ​Formakuntza/trebakuntza prozesua giro euskaldunean landuko duzu.
  • ​Gizartea eraldatzeko kontzientzia garatuko duzu aniztasunetik, parte-hartzetik, hezkidetzatik…
  • ​Aisialdian murgiltzeko baliabideak eskuratuko dituzu, aisialdiko animazioko hezkuntza-teknikak eta baliabideak, besteak beste.
  • Begirale baten funtzioak argitasunez zehaztuko dituzu.

Edukiak

  • 16 bloke ezberdinez osatutako edukietatik jakintza espezifikoak ikasi eta barneratuko dituzu, besteak beste: udalekuak eta kanpamentuak, lehen sorospenak eta arriskuen prebentzioa, talde dinamika...
  • Testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzailearekin landuko dituzu edukiak.
  • Bloke bi aterpetxeetan egingo dituzu, edukiak praktikotasunetik ikasteko aukera izanik

Baldintzak

18 urte beteta izatea praktikak baino lehen.

​Euskaraz ondo komunikatzeko gai izatea (idatziz eta ahoz).

Informazio gehiago nahi duzu?

Bidali zure galdera matrikulazioa@urtxintxaeskola.eus

helbidera edo deitu zuzenean eskolara:  944 320 445

>