Patxintxiketan proiektua ezagutzen duzu?

Begirale lanean aurkitzen diren 3 zailtasun eta horien irtenbidea

Aisialdiko begirale izatea lan polita, interesgarria, bokazionala, dinamikoa eta alaia da.

Baina arlo guztietan bezala zailtasun batzuekin egin dezakegu topo, askotan hauek detektatzea edota bideratzea zaila bilakatuz.

Guk 3 zailtasun eta horiek bideratzeko ideia batzuk aurkezten ditugu:

Nekea

Oso ohikoa da begiraleak aisialditik at beste lan bat izatea.

Nahiz eta lan bokazionala izaten den, lan guztiak bezala neke mentala, estresa edota antsietatea sor ditzake. 

Nekea fisikoa denean guztiok dakigu zer egin ditzakegun: atseden hartu, lo egin, ura azukre eta limoiarekin edan… baina nekea mentala denean erremedioa jartzea zailagoa egiten zaigu. Askotan ez dugulako gure nekea identifikatzen edota ez dakigulako nondik jo egoera hori aldatzeko.

Elikadura osasuntsua izatea, kirola egitea eta ondo lo egitea oinarririk sendoenak dira osasun fisiko eta mentala izateko. Baina ez dugu ahaztu behar lan giroak duen garrantzia eta eragina.

Lan giro osasuntsua izatea gakoa da. Lanera pozik joatea, gustura egotea, onartua eta baliagarria sentitzea, zure iritzia/beharrak/nahiak azalarazteko askatasuna eta gunea izatea, entzuna sentitzea … Indarberritzen gaituzten egoerak dira, eta hauek ematen ez direnean edo kontrakoak bizitzen ditugunean gogo-ezak eta nekeak menperatzen gaitu, besteak beste. 


Horregatik lankideen arteko zaintza, rolen banaketa, inplikazioa eta komunikazioa bideratzeko momentuak/lekuak izatea funtsezkoak dira. Hauek bideratzeko aukera bat dira lankideen arteko eztabaidak, parte-hartze aktiboa bileretan eta komunikazio asertiboa.

“Inork ezin du mundu hobea eraiki jendea hobetu gabe. Bakoitzak bere hobekuntzarako lan egin behar du”. Marie Curie.

Gatazkak bideratzea talde handietan

Gatazka batean eragiten diguna ez da gertatzen dena, baizik eta nola erreakzionatzen dugun gertaera horren aurrean. Bizitza gatazkaz beteta dago, baina hau gogoan izateak lagungarri bilakatuko zaigu.

Begirale bezala bitartekari rola hartu beharko dugun egoerak egongo dira, eta hauek ondo kudeatzeko formula magikorik ez dagoen arren, asertibitatea, errespetua, emozioen kudeaketa eta lasaitasuna gakoak izaten dira. 

Asertibitatea eta errespetuak gure iritziak, beharrak eta sentimenduak modu kontziente, argi eta zintzoan adierazteko aukera ematen digu. Eta emozioen kudeaketa modu lasai batean bideratzeak bakoitzak bere emozioak identifikatzeko eta hauek azalarazteko giro aproposa sor ditzake, komunikazio eraginkor bat lortuz eta beste kideentzako eredugarri bilakatuz.

Baina egoerak tentsioz betetzen zaituenean, eta ohartu orduko zure energia eta arreta guztia 2 haurrengan/gazteengan bideratu duzunean, zer egin dezakezu? nola bideratu? 

Aukera bat litzateke ikasle-bitartekariak izendatzea, ikasleek euren arteko gatazkak kudeatzen ikasten joateko, gainera autonomia garatzeko oso interesgarria izan daiteke.

“Bi pertsonen arteko harmonia ez da berez ematen, mugarik gabe konkistatu behar da”. Simone de Beauvoir.

Parte hartzea sustatu

Parte-hartze aktiboak gazteak ahalduntzen ditu eta ezinbestekoa da haien garapenerako. Baina, zer egin dezakegu parte-hartzea oso murritza denean? Edo interesik ez dutenean?

Lehenengo pausuetako bat gazteen interesak ezagutzea litzateke. Taldeko iritzia jakitea eta euren interesak ezagutzeak lagungarria egiten zaigu dinamika/jolas/ekintza bat planteatzerakoan.

Beste gako bat sormena eta erronketan oinarritutako ekintzak izan daitezke. Taldean, irudimena modu autonomo batean erabilita, erronka bateri irtenbidea bilatzea oso dibertigarria izateaz gain, taldeko pertenentzia sentimendua indartzen du.

Bestalde, taldeak egiten duen lanari ikuspena ematea aukera interesgarria litzateke, batez ere kontuan izanda nolako gaitasun teknologikoak dituzten. Hori dela eta, blog bat sortzea, adibidez, taldeko ekintzen argazkiak partekatzeko, hausnarketak idazteko, hobe-lerroak proposatzeko...ideia polita izan daiteke.

“ Jende txiki askok, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez mundua alda dezake”. Eduardo Galeano.

Laburbilduz, bizitza zailtasunez beteta dago, baina gogoratu behar dugu benetan eragiten gaituena ez dela gertatzen dena, baizik eta nola erreakzionatzen dugun.

Horretarako gakoak ditugu asertibitatea, errespetua, lasaitasuna eta emozioen kudeaketa egokia.

Zu beste zailtasun batzuekin aurkitu izan zara? Zer egin duzu horien aurrean?  

Antzeko artikuluak

Adin desberdinak uztartzeko ekintza: sukaldatzea
Adin desberdinak uztartzeko ekintza: sukaldatzeaUdaleku ireki batzuen harira suertatu zen egoera hau. Herri txiki bateko udalekuak ziren, 4 urtetik 10[...]
Gaubela batean kontuan hartu beharrekoak
Izan zaitez eragile aktiboaMaiatzeko trebakuntzaAniztasun funtzionala astialdianInformazio gehiago eskuratuGaubela batean kontuan hartu beharrekoakGaubela zer den ez duzu argi? Gaubela bat[...]
Udalekuetan 1go egunak igarotzeko ezagutza eta kooperazio jolasak
Patxintxiketan proiektua ezagutzen duzu?Ezagut ezazu hemenUdalekuetan 1.go egunak igarotzeko ezagutza eta kooperazio jolasakUdalekuetara talde berri bat heltzen denean, lehenik eta[...]

Gure produktuak

Ipuinak ez sexistak izateko gida

Hezitzaileentzako gida honek aukera berdintasunean urratsak emateko aproposa den adin tarte bakoitzari (2-12) egokitutako ipuinen gida eta lanerako fitxak biltzen ditu

Irribarren ibilibidea

Jolasen bidez sexismoari aurre egiteko jostailua da. Irribarretik irribarrera salto egiteko aukera ematen du eta kasilatxo bakoitzean froga ezberdinak aurkituko dituzte parte hartzaileek, amaierara iritsi bitartean.

Munduan Jolasean

6-12 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten hezitzaileei zuzenduta. Kulturartekotasuna lantzeko bidean, kultura desberdinetako 25 jolas eta 25 tailer proposatzen dira.

Irakurritakoa gustatu zaizu?

Izan zaitez Urtxintxa Laguna

>