TERTANGAKO ETXEAN KALITATEZKO DENBORAZ ​ETA NATURAZ GOZATZERA ETORRI ZAITEZ

Burutik horrelako pentsamendurik pasa zaizu noizbait?

Euskal Herriko mendiak

Hiriko kontaminaziotik at dagoen toki baten bila nago dinamika bat gauzatzeko


Ez goaz aurrera ez atzera

Nire taldeak bat egin dezan nahi dut. Ez dut nire taldea gainazaleko talde bat izatea nahi eta beraiekin esperientzia polit bat bizi nahi dut bateratuko gaituena.

Beti gauza bera egiten dugu

Betiko 4 txokoetan gaude beti eta ez gara bertatik ateratzen. Gustora gaude toki hauetan baina beste leku politak ere badira.

Esperientzia intentsoa

Nire taldea edo lagun taldearekin ez dut asteburu arrunt bat pasa nahi. Elkarrekin elkartuko gaituen asteburu baten bila nabil.

Dinamikak

Dinamika zehatz bat antolatu nahi dut, baina ez dut nire burua dinamika aurrera eramateko gai ikusten. -->

Ez dugu zertan Japoniara joan

Erretiro bat antolatu nahi dut nire ikasleekin eta ez dut oso urrun joan nahi.

Hauetako esaldiren bat noizbait burutik bueltaka izan baduzu, laguntza eskaini diezazukegu. Urtxintxa eskolak Tertangan etxe bat alokairuan dauka ekitaldiak, dinamikak, urtemugak edo soilik asteburua mendian igarotzeko.
Agian ez duzu inoiz Tertanga izena aurretik entzun, Arabako herri txikitxo bat da eta herriaren ezaugarririk politena, aldamenean duazkan bistak dira.

Edozein motatako ekitaldiak antolatzeko aukera ematen du Tertagako etxeak. Yoga, zein lantalde batzar orokorra, erretiro txango bat… ekintza guzti hauek bertan gauzatu daitezke, ingurune paregabean. Guk espazioa eskaintzen dizugu eta gainontzeko guztia zure esku utziko dugu, beti ere ekitaldiaren dinamikan laguntza nahi ez izatekotan.


Tertanga etxearen ezaugaririk nabarmenena, aldamenean dauzkan mendiak dira, eta hau ez dugu guk esaten, bertara etorri diren beste pertsonek behin eta berriro errepikatzen dute.

Tertangako etxeak eskaintzen duena zera da:

  • Urtebetetzeak, koadrilarekin ihesaldiak, gazte taldearekin mendi dinamika etabar bezalako ekitaldiak ospatzeko tokia
  • Errutinatik ateratzea
  • Leku osasuntsua herrietako kontaminaziotik urrun
  • Bizipen intentso bat bizitzeko aukera
  • Kotxerik gabeko espazio lasai bat
  • Taldekiak gertuago sentituko dituzu


​TERTANGAKO ETXEAREN EZAUGARRIAK EZAGUTU

  • Etxearen ezaugarriak
  • Espazio Librea
  • Dinamizioak
  • Erreserba egiteko urratsak
  • Sukalde zabal bat
  • 2 Komun 
  • 2 dutxa
  • Aparkatzeko aukera
  • Frontoia
  • 30 lagunentzako lo lekua
  • Gela zabal bat

​Erreserbak edo informazio gehiago eskuratzeko deitu zuzenean gure bulegora: 944320445

>