Patxintxiketan proiektua ezagutzen duzu?

Harremanetatik eraikiz, txikitik eraikiz: Parte hartzearen ikuskerak

Baditugu 11 arrazoi eta 18 ardura. Baditugu 5 lan, 7 lo ordu eta 2 gehiago asteburuetan. Izan ohi ditugu 8 lagun, 35 ezagun, eta 5 txanpon karteran. Egunean 2 bilera, asanblada bat eta guztira 12 helburu; 3 beteak eta 9 bidean.

Ez al gara ohitu gure egunerokotasuna zenbakietan neurtzera? Ez al gara ohitu “zenbatek parte hartu dute” galdetzera?, “Zenbat iritzi lortu dira?”, “Herritarren zenbatekoak parte hartu du?”

Parte hartzeaz hitz egiten dugunean askotan antsietatez hitz egin izan dugu, balorazioa zenbakietan eta kopuruetan kokatuz. Honek, frustrazioa dakar, espektatibak ez bete izanaren sentsazioa.

Sentsazio honek parte hartzearen ikuskerari buelta emateko beharra dagoela argi uzten digu, “parte hartzea” ez dela 14, 26, 11 edo 5; parte hartzea gogoa izatea da, zerbaiten parte zarela sentitzea da, ekiteko gogoa da.

Ez dago eraldaketarako formula majikorik, errealitate eta momentu bakoitza ezberdina delako. Hala ere, badira zenbait klabe askotan errepikatu izan direnak

Emaitzak, emaitzak, EMAITZAK!

Emaitza erantzun edota helmuga konkretuekin lotzen dugu askotan, aurrez esan bezala, hau jendartearen islada da.

Emaitza ez da amaiera soilik, emaitzak bidean ikasten ditugunak dira; bere iritzia entzuna izan dela sentitu duen emakume bat ezagutzea, esaten diotena zalantzan jartzeko aukera izan duten gazteekin topo egitea da.

Ekintzak modu parte hartzaile batean egitea emaitzekikoantsietatea albo batera uztea da, bidean gertatzen dena behatzea eta baloratzea.

NEKEA ETA FRUSTRAZIOARI PLANTO!

Egia da neke eta frustrazio momentuak egunerokotasuneko egoerak direla, jakin behar dela beraiekin bizitzen eta beraiekin ekiten.

Ekintza, prozesuak parte hartzailek diren heinean gure espektatibak non kokatzen ditugun jakin behar dugu. Emaitza konkretuetan, amaierako zenbakietan kokatuz gero honek bidea kontuan ez hartzera bultzatuko gaitu.

Gora beherak prozesuaren parte direla onartzea izan daiteke klabeetako bat, edota espektatibak emaitza konkretuetatik (jolas parke bat, gutxienez 50 parte hartzaile…) aldentzea. 

EKITEARI, EGITEARI EZ UZTEA

Aurreko puntuan aipatu dugunari jarraituz, espekatibak kokatzeak ez du geldik egotea esan nahi, bidean zehar geldiuneak egin eta garaipen txikiak ospatzea esan nahi du, ondo gabiltzala edota hobetu behar dugula baloratzea baina beti aurrera eginez eta bideaz gozatuz.

KOMUNITATEA, TALDEA, EZBERDINEN ARTEKO HARREMANAK

Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu haurrak komunitatearen beharra dutela, baina noski, ez ahal gara guztiok komunitateko parte? Ez ahal dugu guztiok komunitatea behar?

Komunitaterik eduki ezean, bizitzak indibiduora mugatzen dira, nukleo txikietara, eta beraz, elkarlan eta auzolanaren balioak alde batera uzten ditugu. 

Ingurunea eraldatzea helburu duen edozein prozesu ekitean, inguruarekin harremana izatea ezinbestekoa da. Honek, ingurunea mimoz eta txikitik lantzen hastea dakar, parte hartzearen lehen pausuak baloratzea, denok ezberdin parte hartzen dugula jakitea eta ezberdinen arteko loturetatik aberasten joatea.

Ametsetatik egunerokotasunera ez da egun batetik bestera pasatzen, pausuz pausu joan behar izaten da, inguruan daukagun taldean eraginez, kolektibotik indarrak hartuz eta zerbaiten (txikia zein handiaren) parte garela sentituz.

Antzeko artikuluak

Harremanetatik eraikiz, txikitik eraikiz: Parte hartzearen ikuskerak
Izan zaitez eragile aktiboaMaitzeko trebakuntzaAniztasun funtzionala astialdianInformazio gehiago eskuratuHarremanetatik eraikiz, txikitik eraikiz: Parte hartzearen ikuskerakBaditugu 11 arrazoi eta 18 ardura.[...]
Haurren parte hartzea sustatzeko estrategia: Asanblada
Izan zaitez eragile aktiboa Apirileko trebakuntza Ipuin bidezko balioen transmizioa Informazio gehiago eskuratu Haurren parte hartzea sustatzeko estrategia: Asanblada Hezitzaile[...]
Jolasguneen eraldaketa baino gehiago, HERRI ERALDAKETA
JOLASGUNEEN ERALDAKETA baino gehiago, HERRI ERALDAKETA Negua iritsi zaigu gure inguruneetara bat batean, haize hotza, euria, euritakoak, ordu aldaketak… Eta[...]

Gure produktuak

Ipuinak ez sexistak izateko gida

Hezitzaileentzako gida honek aukera berdintasunean urratsak emateko aproposa den adin tarte bakoitzari (2-12) egokitutako ipuinen gida eta lanerako fitxak biltzen ditu

Irribarren ibilibidea

Jolasen bidez sexismoari aurre egiteko jostailua da. Irribarretik irribarrera salto egiteko aukera ematen du eta kasilatxo bakoitzean froga ezberdinak aurkituko dituzte parte hartzaileek, amaierara iritsi bitartean.

Munduan Jolasean

6-12 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten hezitzaileei zuzenduta. Kulturartekotasuna lantzeko bidean, kultura desberdinetako 25 jolas eta 25 tailer proposatzen dira.

>