Balio hezitzaileetan oinarritutako
trebakuntza eta
suspertze soziokulturala

Euskal Herria eraldatzera goaz! Gurekin bat etorri nahi?

Kaixo lagun!

Bizkaiko Urtxintxa Eskolatik, Euskal Herriko jendartearekin, jendartean eta jendartearentzat lan egiten dugu, gure balioetan oinarritutako trebakuntza eskainiaz, guk sinisten dugun jendarte bat lortzeko norbanakoen eta taldeen prozesu eraldatzaileak bultzatuaz.

Egun errealitatean dauden gatazka eta gabeziez jakitun, berauek identifikatzeko eta hauei aurre egiteko tresnak eskaintzen ditugu. Gurekin trebatzen diren norbanako eta eragileek, eraldaketarako agente izateko baliabideak lortuko dituzte.

Bizkaiko Urtxintxa Eskolan, horrelako edukiak eta hobekuntzak topatuko dituzu:

  • check
    Sexismoa, bazterketa... aisialdian edota klasean identifikatzeko gakoak eta hauei aurre egiteko tresnak
  • check
    Ikuspegi integrala lantzeko tresnak hezitzaile gisa
  • check
    Euskara sustatzeko gakoak
  • check
    Gizartea sakonago hausnartzeko baliabideak
  • check
    Txikitxoekin une zoragarriak igarotzeko teknikak, eskulanak, jolasak, abestiak...etab
  • check
    Aisialdian Begirale zein Zuzendari izateko ziurtagiri ofizialakJJend
  • check
    Jendarte Kultur Dinamizatzaile 

Lanean daramatzazkigun 30 urte pasatxo hauetan, ezinbestekotzat dugu hezitzaileen trebakuntza. Eta besteak beste, horretan daramagu denbora luze.

Ilusioz gatoz oraingoan ere, aurrean dugun 2018-2019 ikasturteari begira. Hamaika proiektu eta trebakuntza eskaintza bait dakarkigu. Zure beharrei eta nahiei erantzuna topatuko diezulakoan.

Agur bero bat.

Bizkaiko Urtxintxa Eskola  - Telf: 944 320445 E - urtxintxa@urtxintxaeskola.eus

>