Patxintxiketan proiektua ezagutzen duzu?

Haurren parte hartzea sustatzeko estrategia: Asanblada

Hezitzaile gisa aritzen garenok badakigu zer den egiten duguna eta esaten duguna balantzan jartzea, oreka horren bila ibiltzen gara, askotan, gure inkoherentziak bertan aurkituz.

Inkoherentzia hauei esker egiten dugu aurrera, aldatzeko eta hobetzeko hautua eginez. Horregatik, haurrekin gabiltzanean, orojakileak ez garela onartu eta prozesua bera disfrutatzeko nahia izaten dugu, bidea bera emaitza izaten delako.

Haurren parte hartzea sustatzeaz hitz egiten dugunean hau abian nola jarriko den ez jakitearen zalantza sor daiteke, esan bai baina ekiteak dakarren beldur horretatik.

KONTUAN HARTU BEHARREKO BI PUNTU

  • Haurrek mundua  behatzeko erabiltzen duten modua jolasa da. Prozesu, ekintza bat abiatzen dugunean ezinbestea izan behar dugu kontuan hau, haurraren jolasa errespetatu eta proposatzen ditugun ekintza berrietan euren beharrak zeintzuk diren behatuz zein galdetuz.


  • Hezitzaile gisa errespetua eta zintzotasuna dira guztiaren oinarri. Kontuan izan heldua izateak dakarren boterea zein den eta hau neurtu. Haurrekin elkartzean behatzearen garrantzia ezinbestekoa da, baita norberaren buruaren eraldaketa ere. 
  • Hau dela eta, zenbait adibide praktiko eskaintzen dizkizuegu, bakoitzaren beharren arabera moldagarri direnak.

    ESTRATEGIA BAT: ASANBLADA

    Asanbladaren bidez haurrei adierazteko marko bat eskaintzeaz gain, hainbat ezagutza eta konpetentzia barneratzen dituzte, denontzako jabekuntza prozesu bat izanik.

    Haurrak heziketa prozesuko kide aktiboak, protagonistak bihurtzen ditugun heinean, ekintzen berri eman behar diegu, eta beraz, edozein ekintzaren hasieran, ume talde berri bat elkartzen denean komenigarria da asanblada bat egitea.

    Asanbladen metodologia arrakastatsua izateko, hezitzailearen paperaz gain zenbait gako jarraitzea komenigarria da:

    Iraupena

    Asanbladak izango duen iraupena adin tartearen arabera moldagarria izan daitekeen arren, 20 minutu ingurukoa izatea da egokiena. Haurrek jasotzen duten informazioa eta ematen dutena modu egokiak kudeatzeko, eta aspertzea ekiditeko.

    Parte hartzaileak

    Hau ere adin tartearen arabera bereizi daiteke, baina egokiena asanbladatan 15 bat lagun egotea izan ohi da. Gehiago direnetan, talde txikiak egiteko aukera dago, ondoren ordezkaritzekin talde handian elkarbanatuz.

    Espazio lasaia, erosoa eta atsegina

    Asanbladarako espazioa aurrez prestatu beharko dugu, ahalik eta egokiena izan dadin.

    Kontuan hartu, bakoitzak mundua ikusteko zein ikasteko modu ezberdin bat izateaz gain, parte hartzeko modu ezberdinak ere baditugulako. Beraz, ahozkoak soilik ez diren guneak sortu behar ditugu, mugimenduri eta jolasari, irudi eta soinuez osatutako espazioak izan behar dira, euren ingurune hurbilari erreferentzia egiten diotenak.

    Arauak

    Asanblada hasi aurretik, honen lanerako era eta arauak definitzea beharrezkoa izaten da, hezitzaile gisa zeinbait puntu kontuan hartuz:

    • Non eta noiz egingo ditugu asanbladak?
    • Ze lan edo funtzio egongo dira asanbladetan (dinamizatzaile, aktalari…)?
    • Zelan banatuko da hitza asanbladan (eskua altxatu, mikroa edo pilotaren dinamika…)?
    • Nola parte hartuko dugu asanbladan?
    • Zertarako erabiliko ditugu asanbladak?
    • Zelan hartuko ditugu erabakiak asanbladetan?
    • Zeintzuk izango dira oinarrizko bizikidetza arauak ?
    • Asanbladetan onartuko ez diren jarrerak zehaztu

    Dinamizazioa

    Asanblada hasi aurretik:  Bakoitzaren rolak eta funtzioak definitu eta lanak banatu (aktalaria, denbora…). Honez gain, jolas batekin hastea ere egokia izan ohi da.

    Adinaren arabera marrazki edo hitz bidez jaso dezakete haurrek bertan esandakoa. Ekintza sinboliko bezala eta denon adostasuna adierazteko egokia izan daiteke egindako akta parte hartzaile guztiak sinatzea.

    Asanblada hasiera:  Agurra egin, parte hartzaileak zenbatu, arauak errepasatu eta gai ordena aipatu… Arauak errepasatzea oinarrizko puntua izan behar da, dinamika etengabea baldin bada (ludoteka, aisialdi taldea, udalekuak…) lehengo egunean zehaztuko dira, baina ekintza puntuala baldin bada momentuan adostu beharko ditugu. 

    Asanblada amaieran: Asanblada bukatzerakoan dinamizatzaileak edo hezitzaileak akordioen laburpen bat egin beharko du denon adostasuna bilatzeko asmoz. Egokia izan daiteke asanbladan esandakoa, asanbladen aktek koadernoan, muralean edo… jasotzea.

    Asanblada hauen filosofian ateratako ideia guztiak aurrera eramaten saiatuko gara. Agian ekintza baterako zerbait zehatza erabaki behar dugu, baina egokia zian daiteke ateratako ideia guztiak hurrengoetarako kontuan hartzea. Era honetan, haurrak baloratuak sentituko dira.


    Jorratutako gaia gustatu zaizu? Ezagutza hau behar duen norbait gogoan baduzu, partekatuiezaiozu gaurko blog sarera!

    Izan untza!

    Irakurritakoa gustatu zaizu?

    Izan zaitez Urtxintxa Laguna. 

    Antzeko artikuluak

    Harremanetatik eraikiz, txikitik eraikiz: Parte hartzearen ikuskerak
    Izan zaitez eragile aktiboaMaitzeko trebakuntzaAniztasun funtzionala astialdianInformazio gehiago eskuratuHarremanetatik eraikiz, txikitik eraikiz: Parte hartzearen ikuskerakBaditugu 11 arrazoi eta 18 ardura.[...]
    Haurren parte hartzea sustatzeko estrategia: Asanblada
    Izan zaitez eragile aktiboa Apirileko trebakuntza Ipuin bidezko balioen transmizioa Informazio gehiago eskuratu Haurren parte hartzea sustatzeko estrategia: Asanblada Hezitzaile[...]
    Jolasguneen eraldaketa baino gehiago, HERRI ERALDAKETA
    JOLASGUNEEN ERALDAKETA baino gehiago, HERRI ERALDAKETA Negua iritsi zaigu gure inguruneetara bat batean, haize hotza, euria, euritakoak, ordu aldaketak… Eta[...]

    Gure produktuak

    Ipuinak ez sexistak izateko gida

    Hezitzaileentzako gida honek aukera berdintasunean urratsak emateko aproposa den adin tarte bakoitzari (2-12) egokitutako ipuinen gida eta lanerako fitxak biltzen ditu

    Irribarren ibilibidea

    Jolasen bidez sexismoari aurre egiteko jostailua da. Irribarretik irribarrera salto egiteko aukera ematen du eta kasilatxo bakoitzean froga ezberdinak aurkituko dituzte parte hartzaileek, amaierara iritsi bitartean.

    Munduan Jolasean

    6-12 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten hezitzaileei zuzenduta. Kulturartekotasuna lantzeko bidean, kultura desberdinetako 25 jolas eta 25 tailer proposatzen dira.

    >