Kanpo espazioen eraldaketak geroz eta garrantzia handiagoa dauka gure ingurune eta lan hezitzailean, espazio hauek ere hezitzaileak direla dakigulako. Herri eta hirien antolaketak, harremanetan eta haurraren garapenean duen eraginaz jabedun izanik, ikastaro honetan, hezitzaile gisa ditugun egonezinak elkarbanatuko ditugu, herri zein auzoen eraldaketa prozesuetan adituak direnen laguntzaz.
Haur eta nerabeen beharrak erdigunean jarriko dituen espazioen diseinuaz jardutea
Komunitate zein herri/hiri eredu inklusiboagoak eraikitzen hastea
Edukiak
Espazioaren garrantzia eta jendarte sistemak
Espazioen behaketa eta eraldaketa ikuspegi feministatik
Komunitatearen parte hartzea kanpo espazioen eraldaketan
Erronka hezitzaileak eta helduon rola eraldaketa prozesuetan
Baliabide, tresna eta esperientzien elkartrukea
Eraldaketa prozesuen diseinua: esperientziak eta ikasitakoak o Jolas guneak haurren behar eta nahietara egokitzeko tresnak. Haurtzaroaren kultura eta jolasaren garrantzia o Eskola bideen esperientziaren ezagutza
Informazio gehiago nahi duzu?
Bidali zure galdera matrikulazioa@urtxintxaeskola.eus
helbidera edo deitu zuzenean eskolara: 944 320 445