​Maskulinitatea(k)

​Eta zer egin behar dut nik M8an? Zergatik emakumeentzako* ekintza bakarrik? Eta gu zer?
Askotan entzundako kezkak, askotan esandakoak, azaldutakoak… Korapiloak, mugak eta kezkak askatzeko tartea da hau. Zein da gizon hezitzaileok guzti honetan dugun papera?
Zerk sortzen digu ezinegona?
HIRUKI LARROSArekin batera, korapiloari eutsi eta barne korapiloen identifikaziorako espazio bat.

Helburuak

  • Gizon hezitzailez* osatutako espazioa eta hausnarketak abiatzea.
  • Maskulinitate eredu ezberdinak aztertu eta hauen inguruan gogoeta egitea.
  • Gizonen eta feminismo ezberdinen inguruko harremanaz hausnartzea.

Edukiak

  • Gizonezkook eta feminismoen espazioa.
  • Protagonismoa eta espazio politiko eta sozialen okupazioa.
  • Gizonezkook eta indarkeria matxista/indarkeria sexista.
  • Espazio propioa bilatu / espazio feministekin artikulatu.
  • Identitate, subjetibotasuna, deseraikitze prozesuak eta gure posizioen azaltzea.
  • Gizon izatearen pribilegioa. Nola kudeatu?

Informazio gehiago nahi duzu?

Bidali zure galdera matrikulazioa@urtxintxaeskola.eus

helbidera edo deitu zuzenean eskolara:  944 320 445

5

Ikastaroaren fitxa

IRAUPENA

8 ordu

EGUTEGIA

​Larunbat bat
10:00-14:00 eta 15:30-19:30
Otsailak 20

LEKUA

Bilbo

PREZIOA

50€