Hezkidetzan aditua

Hezkuntza oinarrizko zutabea da jendarte baten eraikuntzan;  beraz, garrantzitsua da alor horretan lan egiten duten agenteekin feminismoaren oinarri teorikoei, sexu-genero sistemei, identitate anitzei eta abarrei buruz hausnartzea pedagogia eta praktika feministak garatu ahal izateko.

Pertsona autonomo eta burujabeen bidelagun izatea helburu baldin badugu, norbanakotasuna  eta kolektibotasuna zeharkatzen dituzten botere asimetriak ulertzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Horregatik, 2004. urtetik etengabeko eraldaketan eta egokitzean dagoen formakuntza eta ikastaro hau urtero aurrera eramaten dugu.

Helburuak

  • Hezkuntzan aritzen diren hezitzaile eta agenteekin ikuspegi feminista lantzea.
  • Hezkuntzaren azterketa eta genero ikuspegia lantzea.
  • Aukera berdintasunaren inguruko neurriak ezagutzea.
  • Arlo praktiko eta teorikoaren arteko lotura definitzea.
  • Feminismoan lanean ari direnei hezkuntzaren garrantzia azaltzea eta lantzea.

Edukiak

  • ​TEORIA FEMINISTEN OINARRIAK
  • ​PROIEKTUEN PROGRAMAZIOA ETA KUDEAKETA BALIOEN IKUSPEGITIK.
  • ​PEDAGOGIA FEMINISTAK ETA HEZKIDETZARAKO ESTRATEGIAK
  • MONOGRAFIKOAK

Informazio gehiago nahi duzu?

Bidali zure galdera idazkaritza@urtxintxaeskola.eus

helbidera edo deitu zuzenean eskolara:  944 320 445

Ikastaroaren fitxa

IRAUPENA

150 ordu

EGUTEGIA

Urritik maiatzera

LEKUA

Bilbo

PREZIOA

250€

TITULAZIOA

Urtxintxa Eskolak luzatutako agiria emango da

IKASTARO HAU ERAKUNDE HAUEK DIRUZ LAGUNTZEN DUTE: