5

Ikastaroaren fitxa


IRAUPENA

40 ordu

EGUTEGIA

Urritik abendura:

Urriak 12-13/26-27 Azaroak 16-17/30 Abenduak 1

16:30-20:30 eta 10:00-14:00/15:30-19:30

LEKUA

Bilbo

PREZIOA

175 €

TITULAZIOA

Urtxintxa Eskolak luzatutako agiria emango da

Haurren parte-hartzean murgiltzen

Haurren mundua helduon begietatik antolatzeko ohitura daukagu, haurrentzako ekintzak pentsatuz, EURENTZAKO jolasak aukeratuz, jolas parkeak eraikiz... baina galdetzen ahal diegu haurrei? BERAIEKIN egiten al dugu?

Parte hartzeko aukera emanez eta haurrei hitza emanez, denontzako errazagoa den errealitatea eraikitzeko estrategiak landuko ditugu.

Helburuak

  • Haurren parte-hartzearen inguruko eduki teorikoen hausnarketa egitea.
  • check
    Hezitzaileei haurren parte-hartzea sustatzeko baliabideak eskaintzea eta horretan trebatzea.
  • check
    Egun dauden esperientzia ezberdinak ezagutzea eta konpartitzea.
  • check
    Parte-hartze prozesuetan egon daitezkeen zailtasunak aztertzea eta denon artean lantzea.

Edukiak

  • Zer da haurren parte-hartzea?
  • check
    Nola landu haurren parte-hartzea?
  • check
    Zer egin dezakegu hezitzaileok parte-hartzea sustatzeko?
  • check
    Haurren parte-hartzea bultzatzeko baliabideak, tresnak eta teknikak.
  • check
    Parte-hartze prozesu eta esperientziak ezagutu.
>