Jolasguneen azterketa eta eraldaketa

Geroz eta oihartzun handiagoa izaten dabilen gaia da jolasgune eta jolasparkeen eraldaketari dagokiona. Eskolak eta egunerokotasuneko jardunak eman digun esperientziatik abiatuz eratu nahi dugu ikastaroa, espazioen azterketa ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batetik eginez.

Helburuak

  • Patio eta jolasguneen azterketa kritikoa egitea.
  • check
    Ikuspegi hezkidetzaile eta eraldatzailetik patioak berrikusten ikastea.
  • check
    Haurren beharrak asetuko dituen jolasgunearen inguruko eztabaida ematea.
  • check
    Gaiari dagokionean, hezkuntza formal eta ez formalaren erronkak definitu eta aztertzea.
  • check
    Eraldaketarako baliabideen garapena.

Edukiak

  • Jolasaren garrantzia haurren garapenean.
  • Jolasguneak bizitzeko modu berriak.
  • Espazioa eta generoa.
  • Hezkuntza komunitatearen inplikazioa.
  • Erronka hezitzaileak.
  • Baliabideak, tresnak eta esperientziak.
  • Patioak diseinatu haurren parte hartzean oinarrituz. 
  • Patio hezkidetzaileak sortzen.

Hizlariak

  • Txusma Azkona
  • Zuriñe Burgoa

Ikastaroaren fitxa


IRAUPENA




28 ordu

PREZIOA

120€

EGUTEGIA


Urtarrilak 26

Otsailak 9 eta 23

10:00-14:00 eta 15:30-19:30

LEKUA

Bilbo

Metodologia

Ikastaroa 3 larunbatetan banatuko dugu, asteburu bakoitzeko gai bat landuz.


Helburua hausnarketan oinarritu eta bakoitzaren beharretatik abiatuko den ikastaro laburra izatea da, honetarako dinamika eta lan metodologia ezberdinak proposatuz.


Hiru asteburuetan zehar, gaian adituak eta arituak diren hezitzaileak izango ditugu hizlari, euren esperientziak eta jakintzak elkarbanatu eta bakoitzaren zalantzak argitzeko. 


Beraz, kastaroak bakoitzaren egonezinak eta beharrak asetzea ere badu helburu, beti ere landuko diren gaiak lehen zertzelada gisa ulertuz.

Egutegi zehatza

  • Urtarrilak 26
  • Otsailak 9
  • Otsailak 23

Gaia

- Parte hartzea eta komunitatea

- Esperientzia konkretuak aisialdian (kalean) eta ingurune arautuetan (patioak)


Hizlaria

Bizkaiko Urtxintxa Eskolako parte hartze arloko hezitzaileak

>