​INKLUSIOA ETA ANIZTASUN FUNTZIONALA

ARLOAREN DESKRIBAPENA:

​​​​Inklusioa eta aniztasun funtzionala oinarri bezala hartuta sentsibilizazio, trebakuntza eta jarduera anitzen bidez lantzen dugu arloan.                       Gure esperientziaz baliatuta, diseinatzen ditugu egitasmoak. Aniztasunaren lanketaren beharra ezinbestekotzat ulertzen dugu.                            Horrela bakarrik, ezberdintasunean hazi eta heziz lortu bait daiteke inklusioa. Horrela bakarrik lortu bait daiteke jarrera baztertzaileak ekiditea;
norberagandik, norberak bere buruaren hausnarketa eta behaketatik komunitatea osatuz.


​ZERBITZU ETA PROIEKTUAK:

  • ​​Aniztasun funtzionala eta inklusioarekin egoki lanean. Trebakuntza eta
    sentsibilizazio saioak
  • ​Aniztasun Funtzionala eta inklusioa Astialdian: trebakuntza eta
    aholkularitza
  • ​Aniztasun funtzionala eta sexualitatea trebakuntza
  • ​Inklusioarako komunikazio estrategiak; zeinu hizkuntza, irakurketa
    erraza…
  • ​Unitate didaktikoen sorkuntza.
  • ​Inklusioan trebakuntza eta dinamizazioak.
  • ​Terminologiaren lanketa.
  • ​Aholkularitza
>