JOLASGUNEEN ERALDAKETA baino gehiago, HERRI ERALDAKETA
Negua iritsi zaigu gure inguruneetara bat batean, haize hotza, euria, euritakoak, ordu aldaketak… Eta beste behin ere, eragin digu gure barnean.
Zer egingo dugu? Ludotekan B planak sortzen hasi beharko gara, eskulanak, jolas guneak aterpez josi, seietarako etxeratu…
Euskal Herrian inoiz euririk egingo ez balu bezala ezta?
Jolas bat proposatu nahi dizuet, ERRONKA gisa. Aurrez aipatuz noski, erronkarako arropa beroa, galtzerdi lodiak eta euritako arropa beharko ditugula, prest? Ekin diezaiogun erronkari!!- 1Bi aukera dituzue, heldu gisa joan zaitezkete edota abentura hau zure haurrarekin batera egin, zu zeu zaren horrekin.
- 2AUKERATU ZUEN INGURUNEKO BERDE GUNE BAT, zuhaitzak dituena ahal bada, aldaparen bat edo beste duena, edota ibai ondoan kokatzen dena. Nola iritsi zarete bertaraino? Zer ikusi duzu bidean? Zer izan da gehien, gutxien gustatu zaizuena?
- 3Hautatu ingurunean puntu bat eta EGON BERTAN, eserita, zutik…
- 4Badu ibaiak soinurik? Bada ingurunean beste soinurik? Hiria/herria, non daude? Zer entzun genezake?
- 5Euripean joan bazarete kontuan izan, nondik dator euria? Behatu ahal duzue inoiz zuhaitzetan nola erortzen den? Ur guztia erortzen ahal da lurrera? Eta orduan, nora doa ura?
- 6Zer da ulertzen ez duzuena? Zer da ikusitakoaren ostean zalantza sortzen dizuena? Saia zaitez erantzuna topatzen, ukituz, nahastuz, zikinduz.

7. NAHI ADINA DENBORA EGON zaitezkete bertan, zeruari begira, kolorez aldatzen den, ilundu edota argitzen duen behatuz.
8. ZUEK ERABAKIKO duzue NOIZ AMAITU ARIKETA, eta amaitzean kontuan izan, zenbat denbora egon zarete bertan? Nola egon zarete? Zer ikasi duzue eta zenbat galdera gehiago dituzue?
Ariketaren asmoa ez da gaur eguna lehenaldiarekin parekatu eta okerrago gaudela esatea, honen aurrean egin dezakeguna zer den pentsatzea baizik.
Erronkari balioa zuek emango diozue, ez aurkibideek, ez jolasaren instrukzioek, ez hedabideek eta ez helduen hitzek, zuen bizipena izango da balio duena, sentsazioa eta beraz, ikasketa.