Lan
poltsa
Urtxintxa Eskolan 2025-2026 ikasturterako lan poltsa ireki dugu. Hezkuntza ez-formalean eta aisialdian lan egiteko profesional desberdinen bila gabiltza: hizlariak, hezitzaileak, sexu aholkulariak…
Eskaintza bakoitzaren zehaztapenak behean topatuko dituzu: lanaren deskribapena eta eskatzen diren baldintzak.
Zure profila aproposa dela uste baduzu eta gurekin lan egin nahi baduzu, animatu eta bidali CV-a!
Eskaintza berriak gehitzen joan gaitezke, beraz, egon adi!
Feminismo Arloa
Hezkuntza arloko berdintasun proiektu baterako teknikaria
Lantokia: Basauri
Eginkizunak:
- Proiektuaren koordinazio orokorra.
- Ikastetxeekin eta udaleko Berdintasun Sailarekin harremanak.
- Jardueren plangintza, jarraipena, koordinazioa eta ebaluazioa.
- Ikasgeletan esku- hartzeak dinamizatu, haurren eta nerabeekin prozesu parte hartzaileak sustatu.
Eskatzen den profila:
- Gizarte Zientzietan edo Hezkuntzan graduatua.
- Berdintasun arloko masterra edo graduondoa.
- Euskara: C1 maila, ahoz zein idatzizko gaitasuna.
- Ikuspegi feminista eta transmaribibolloa izatea.
Baloratzen da:
- 2 urteko esperientzia genero-ikuspegia duten hezkuntza-proiektuen kudeaketan.
- Parte hartzea sustatzeko prozesuetan esperientzia izatea.
- Haur eta nerabeekin lan egiteko prestakuntza eta esperientzia profesionala.
- Mugimendu sozialetan aktiboki parte hartzea.
Lan baldintzak:
- Berehala hasteko.
- Lanaldi erdia.
- Esku hartze sozialeko lan hitzarmenaren araberako soldata.
Soldata: Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektoreko hitzarmenaren arabera.
Kurrikuluma bidaltzeko epea: Urtarrilak 10
Feminismo Arloa
Ondarroako Etxelila-Emakumin Topalekuko dinamizazioa
Lantokia: Ondarroa
Eskatzen den profila:
- Gizarte Zientzietan, Hezkuntzan edo antzerakoetan graduatua (soziologia, psikologia, zuzenbide, etab.)
- Berdintasun ikasketak, gutxienez 150 ordu.
- Euskara maila altua, ahoz zein idatziz. C1 edo baliokidea.
- Ikuspegi feminista eta transmaribibolloa izatea.
Baloratzen da:
- Antzerako lanpostuetan lan esperientzia izatea.
- Zerbitzuarekin erlazionatutako formakuntza.
- Mugimendu sozialetan parte hartzea eta hauekin harremana izatea.
- Komunikazio tekniken ezagutza: sare sozialen erabilera eta antzerakoak
Soldata: Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektoreko hitzarmenaren arabera.
Kurrikuluma bidaltzeko epea: Urtarrilak 30
Feminismo Arloa
Xirrika Sexu Aholkularitza Zerbitzua – Sexu Aholkularia
Lantokia: Oñati (Oñatiko sexu aholkularitza zerbitzua – Xirrika).
Eskatzen den profila:
- Gizarte Zientzietan, Psikologian edo antzerakoetan graduatua.
- Sexologia edo antzerako ikasketak.
- Euskara maila altua, ahoz zein idatziz (C1 edo baliokidea).
- Ikuspegi feminista eta transmaribibolloa izatea.
Baloratzen da:
- Banakako zein taldeko akonpainamendu prozesu, aholkularitza edo esku-hartzeetan izandako lan esperientzia.
- Kolektibo ezberdinekin izandako lan esperientzia (gazteak, familiak, LGTBI+ komunitatea...).
- Jarduerak, tailerrak edo dinamikak diseinatu eta gauzatzeko gaitasuna.
Soldata: Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektoreko hitzarmenaren arabera.
Feminismo Arloa
Feminismo Arloko Hezitzailea
Eskatzen den profila:
- Gizarte Zientzietan, Hezkuntzan edo antzerakoetan graduatua (soziologia, psikologia, zuzenbide, etab).
- Berdintasun gaietan formazioa.
- Euskara maila altua, ahoz zein idatziz.
- Taldean lan egiteko eta talde prozesuak ulertzeko gaitasuna.
Baloratzen da:
- Mugimendu feminista edo Transmaribibollo militantea
- Kolektibo ezberdinekin izandako lan esperientzia (gazteak, familiak, LGTBI+ komunitatea...).
- Jarduerak, tailerrak edo dinamikak diseinatu eta gauzatzeko gaitasuna.
Soldata: Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektoreko hitzarmenaren arabera.
Astialdi Eskola
Begirale Ikastaroetako saioak emateko hizlari-hezitzaileak
Eskatzen den profila:
- Herri Hezitzailearen filosofian konprometituak, hezkuntza ez formalaren bidez balioetan heztea helburu dutenak.
- Balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzea; feminismoa, aniztasun funtzionala, kulturartekotasuna eta parte hartzea barne.
- Aisialdi hezitzailea, gizarte eraldaketarako tresna gisa, sinesten eta sustatzen dutenak.
- Ideiak argi, modu erakargarrian eta ulerterrazean azaltzeko gaitasuna eta gogoa.
- Iritzi kritikoa eta parte hartzea sustatzeko jarrera aktiboa.
- Euskara sustatzeko konpromisoa, ikastaroaren edukiez harago.
- Tokiko testuinguruan eta metodologia parte-hartzaileetan oinarrituta lan egiteko prestutasuna.
- Gida baimena eta kotxea eskuragarri izatea.
CV-a bidaltzeko edo info gehiago jasotzeko: eskola@urtxintxaeskola.eus / 94 432 04 45