Martxoak 8, Bizkaiko Urtxintxa Eskolak Greba!

Aurtengo Martxoaren 8an ere, Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebarako deialdia egin du heteropatriarkatu kolonial kapitalistari planto egin eta emakume, trans eta bolleron bizitzak erdigunean jartzeko asmoz.

Aurtengo Martxoaren 8an ere, Bizkaiko Urtxintxa Eskolak aldarrikapenekin bat egin eta bere bulegoko ateak itxi egingo ditu. Horrez gain, gizonezkoak hezitzaile lanetan dauden proiektuek aurrera jarraituko dute, aparteko zaintza lanen bat euren ardurapean izan ezean. Kontrako kasuan, hezitzaileek zaintza lanen bat ardurapean izanda, proiektuak bertan behera geratuko liratezke.

Egiturazko desberdintasun sistematikoaz zipriztindutako testuinguru honetan, hainbat indarkeria moldek zeharkatzen gaituzte, haien artean elkar gurutzatu eta behin eta berriz errepikatzen dira. Anitzak izanik, gure artean zapalkuntza ardatz desberdinak gurutzatzen dira, eta hezkuntza esparrua ardatz horien barruan kokatzen dugu.

Heteropatriarkatuak “gizon” eta “emakume” binomioa eraikitzen eta inposatzen du, eta horien birproduziorako tresna boteretsutzat du hezkuntza sistema. Sexu-generoaren eraikuntza soziokulturalak, historian zehar eduki duen ondorioak kontuan ez hartzeak mundua bi adarretan dikotomizatzen du: adar femenino eta maskulino jakin batean. Hemendik sortzen den giza multzo bakoitzari gaitasun, balore, jarrera, jokabide desberdinak esleitzen zaizkie eta ikasi irakatsi prozesuaren bitartez hauek bultzatzera irits gaitezke. Modu honetan,  pertsona gisa izan dezakegun garapen integrala mugatzen zaigu. Gainera, honek suposatzen du jendartean dauden sexuagatiko diskriminazioa sendotzea eta legitimatzea, eta neska eta mutilen garapen partziala betikotzea.

Horrek guztiak, gabezia nabarmenak ekarri dizkie pertsonei eta genitalizazioaren bitartez, hasiera batean, ezaugarri biologiko bat baino ez zena, sexua alegia, gizarte eraikuntza bat izatera iritsi da, pertsona bakoitzaren etorkizuna baldintzatuko duena.

Zeharkatzen gaituen gizon-emakume dikotomiaz gain, zapalkuntza eragiteko kategoria egituratu guztiekin amaitu nahi dugu, gizon-emakume, gai-ezgai, zuri-beltz eta langile-burges bereizketekin. Horretarako, hezkuntza komunitatea osatzen dugun emakumeoi*, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat egiteko gonbitea zabaldu nahi dugu.

Aurtengo Martxoaren 8an ere, Euskal Herriko kaleak hetero-patriarkatu kolonial-kapitalistak alboratzen gaituenok erdigunea hartuko dugu.

Greba Feminista dossierra

“Iraultza feministak bizitza politizatzea exijitzen du, egunerokoa borroka eremu bezala aitortzea, botereek gure gorputzak erregulatzen dituztela antzematea eta horiek errotik aldatzeko prest egotea.”

Kaleetan ikusiko dugu elkar,

BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLAK GREBA!

Antzeko artikuluak

Harremanetatik eraikiz, txikitik eraikiz: Parte hartzearen ikuskerak
Izan zaitez eragile aktiboaMaitzeko trebakuntzaAniztasun funtzionala astialdianInformazio gehiago eskuratuHarremanetatik eraikiz, txikitik eraikiz: Parte hartzearen ikuskerakBaditugu 11 arrazoi eta 18 ardura.[...]
Haurren parte hartzea sustatzeko estrategia: Asanblada
Izan zaitez eragile aktiboa Apirileko trebakuntza Ipuin bidezko balioen transmizioa Informazio gehiago eskuratu Haurren parte hartzea sustatzeko estrategia: Asanblada Hezitzaile[...]
Jolasguneen eraldaketa baino gehiago, HERRI ERALDAKETA
JOLASGUNEEN ERALDAKETA baino gehiago, HERRI ERALDAKETA Negua iritsi zaigu gure inguruneetara bat batean, haize hotza, euria, euritakoak, ordu aldaketak… Eta[...]

Patxintxiketan proiektua ezagutzen duzu?

Asialadian erabiltzen dituzun baliabideak sexistak dira?

>