Patxintxiketan proiektua ezagutzen duzu?

Mihia berotzeko sekretua  

Txatxilipurdi elkarteak jolas bat atera berri du: MIHIBERO. Arratsalde arrunta da eta tribial forma duen jolas hezitzailea eskuartean dugularik hau esploratzera abiatu gara. Taldeka jolasteko den arren… biren artean baita ere mihia berotzea lortu egin dugu!

Nola jolasten den ikusi nahi?

Jolasaren azalpena (Eskerrik asko Itsaso)

Dadoa bota eta... Hiru!
Bat, bi, hiru... Marrazketa.

PROBA: Klitoria marraztu.
- Bua hori Klitoria da!
- Bai! Asmatu duzu
- Bua...eske zuk klitoria nolakoa den ez badakizu...
(barreak)

Bost!
Bat, bi, hiru, lau, bost... Marrazketa berriz.

PROBA: Neskenmasturbazioa
- Mmmm...alua...alua ikutzea...masturbazioa! Nesken asturbazioa!
- Bai! Hori da! jajajaja
- Bua baina... jo alua nesken masturbazioarekin lotzea...bf! Zein zaila ezta? Mezu kontrajarria izan dezake honek guk sentitzen dugunarekin...
- Ya bai...hori egia da. Beno, nik hemen ez dut alurik argotu, zure irudimenean atera da.
- Egia! Jo... eske segituan ateratzen da ezta? Zein interesgarria froga hau eztabaida pizteko jolasten dutenen artean.

Bi... aber aber... Bat eta bi.
Galdera.

PROBA: Zer da maitasun erromantikoa?
- Buaaaa! Hau zuk de pe a pa erantzungo didazu!
- jajajaja

Euria ari du, eta jolasean etxean geratu egin gara sofa, txokolate eta izara artean. Beste pelikula bat ikusi genezake, baina oraingoan Txatxilipurdik atera berri duen "MIHI-BERO" jolasarekin ibili gara barneak astintzen, buruak hausten eta iruditegietan arrakalak sortzen.
 
Arrakalak ezkutuan, edo hobe esanda, bazterrean dauden objetu zein subjetuak erdigunera ekartzen dituelako. Arrakalak hitzak gordinean adierazi eta lotsak astintzera behartzen gaituelako. Arrakalak izanari izena jartzen diolako.

“Nolako sexualitatearen kontzeptua, halako sexu hezkuntza afektiboa” dio Javier Gomez Zapiainek. “Norbaitentzat sexualiteatearen kontzeptua ugalketara murrizten bada, kontzeptu hori dagokion hezkuntza sexualaren oinarria ugalketaren anatomiaren eta fisiologiaren ikasgaien inguruan garatuko da” horrek dakartzan muga guztiekin.

Aldiz, sexualitatea bizitzeko modua eta identitate sexualaren eraikuntza era anitz batean ulertzen baldin bada, anitzak izango dira baita ere behatzeko, sentitzeko, adierazteko eta bizitzeko aukerak.

Sexualitatea oso-oso konplexua eta aberatsa da eta plazererako, samurtasunerako, maitasunerako, harremanetarako eta abarrerako ateak irekitzen ditu: bizitzarako heziketa da, alegia. Gure izaera afektiboko oinarrizko beharrizanak kontuan hartuz, gure gorputzekin dugun harremana aske garatzeko aukera izatea da hezkuntza afektibo-sexualaren helmugetako bat.

"Horregatik sortu dugu Mihi-Bero: sexualitatearen eta feminismoaren inguruko gai desberdinak jorratzeko, sakontzeko eta eztabaidatzeko." (Txatxilipurdi Elkartea)

Beraz… mihiak berotuz, gorputzak erdigunean jarriko dituen iraultza bidean elkartuko gara!

Antzeko artikuluak

Martxoak 8
Martxoak 8, Bizkaiko Urtxintxa Eskolak Greba!Aurtengo Martxoaren 8an ere, Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebarako deialdia egin du heteropatriarkatu kolonial kapitalistari[...]
Aniztasuna ezin da familia formula bakar batekin adierazi
Aniztasuna ezin da familia formula bakar batekin adierazi Familia, odolaren edo ezkontzaren bidezko lotura duen instituzioa da ikuspuntu soziologikotik; Ahaidetasun[...]

Gure produktuak

Ipuinak ez sexistak izateko gida

Hezitzaileentzako gida honek aukera berdintasunean urratsak emateko aproposa den adin tarte bakoitzari (2-12) egokitutako ipuinen gida eta lanerako fitxak biltzen ditu

Irribarren ibilibidea

Jolasen bidez sexismoari aurre egiteko jostailua da. Irribarretik irribarrera salto egiteko aukera ematen du eta kasilatxo bakoitzean froga ezberdinak aurkituko dituzte parte hartzaileek, amaierara iritsi bitartean.

Munduan Jolasean

6-12 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten hezitzaileei zuzenduta. Kulturartekotasuna lantzeko bidean, kultura desberdinetako 25 jolas eta 25 tailer proposatzen dira.

Asialadian erabiltzen dituzun baliabideak sexistak dira?

>