Patxintxiketan

Kaixo!

Hitz hauen bidez, Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren "PATXINTXIKETAN" proiektuaren aurkezpen publikoaren berri eman nahi dizugu. 

Apirilaren 5ean, ostiralean, 18:00etan, Igorreko Kultur Etxeko areto nagusian, proiektuan parte hartutako umeek, familiek, musika taldeek, zeinu hizkuntzako interpreteek, laguntzaileek eta Patxintxiren lagunok elkar ikusiko dugu! Zu ere bazatoz, ezta? 

Aurkezle baten laguntzaz, sortutako bideoklipak ikusiko ditugu, musika zuzenean izango dugu, pikoteoa ez da faltako, eta Patxintxirekin argazkiak atera eta etxera emateko aukera izango dugu. Hau plan ederra!

Hau guztia antolatu ahal izateko, martxoaren 29a baino lehen izena emateko eskatu behar dizugu. Nola? Telefono honetara deituz edo idatziz: 672 618 665, edota Patxintxiri emaila bidaliz:  patxintxiketan@gmail.com

Ez duzu Patxintxiketan proiektua ezagutzen?

Patxintxiketan proiektuak 4 abesti herrikoien bertsioa egin du. Belaunaldiz belaunaldi, maitasunez, transmititutako abestiak dira baina inoiz zalantzan jarri ez ditugunak eta egokitutako abestiak hauek izan dira: Sorgina pirulina, Zubiri-Zubiri, Aizu-Aizu, Urtxintxaren jokua.

Abesti hauei musika jartzeko 5 musika talde ospetsuek parte hartu dute eta proposamen bana landu dute:

Abestia
Azalpen bideoa

Itziarren Semeak taldeak Zubiri Zubiri abestiaren eraldaketari musika jarri dio. Abesti berriak autoritate ereduak ezabatu ditu eta beraien ordez laguntasunean oinarritutako mezua ezarri du.

Abestia
Azalpen bideoa

Ingot Musika taldeak Sorgina Kaskarina (sorgina pirulina) abestia erabiliz sorginen iruditegi negatiboa apurtu eta naturarekin kontektautako emakume bezala lotu dute.

Abestia
Azalpen bideoa

Uluka taldeak Aita, Ama-ren bertsio berriari musika jarri dio eta Aizu Aizu izen berria proposatu du. Eduki aldetik, familia eredu tradizionalarekin apurtu nahi zan da.

Abestia
Azalpen bideoa

Patxintxiren Jokua (Urtxintxaren Jokua) abestiaren kasuan ere eraldaketa bat izan da eta Oier eta Aidak musika jarri diote. Abestian agertzen den derrigortasuna eta bortizkeriaren inguruko kontzeptuak zalantzan jarri eta horren truke aukera anitz proposatzen du.

Abestia

Azkenik, La Basuk, Patxintxiren abestia zerotik sortu du priektuari osotasuna emateko. Transmititutako mezua ere jorratu nahi izan diren balioekin sortu du.

Patxintxiketan proiektua gustatzen bazaizu 4 haizeetara zabaldu eta... Patxintxikatu daigun alkarregaz!!

Irakurritakoa gustatu zaizu?

Izan zaitez Urtxintxa Laguna. 

>