Patxintxiketan proiektuak 4 abesti herrikoien bertsioa egin du. Belaunaldiz belaunaldi, maitasunez, transmititutako abestiak dira baina inoiz zalantzan jarri ez ditugunak eta egokitutako abestiak hauek izan dira: Sorgina pirulina, Zubiri-Zubiri, Aizu-Aizu, Urtxintxaren jokua.

Abesti hauei musika jartzeko 5 musika talde ospetsuek parte hartu dute eta proposamen bana landu dute:

Patxintxiren gabon-kantak

Patxintxiren gabon-kanten azalpen bideoa

Urtxintxa eskolak, Horra Mari domingi, din dan don eta hator, hator abestien aldaera zergatik egin dituen azaltzen du. Mila esker bideoak egiten parte hartu duzuen guztioi. Eusko Jaurlaritzaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak diruz lagundutako proiektua.

Abestia

Azalpen bideoa

Urtxintxa eskolak Patxintxiren abestia zergatik egin den azaltzen du. Mila esker bideoa egiten parte hartu duzuen guztioi. Eusko Jaurlaritzaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak diruz lagundutako proiektua.

Abestia

Azalpen bideoa

Itziarren Semeak taldeak Zubiri Zubiri abestiaren eraldaketari musika jarri dio. Abesti berriak autoritate ereduak ezabatu ditu eta beraien ordez laguntasunean oinarritutako mezua ezarri du.

Abestia

Azalpen bideoa

Ingot Musika taldeak Sorgina Kaskarina (sorgina pirulina) abestia erabiliz sorginen iruditegi negatiboa apurtu eta naturarekin kontektautako emakume bezala lotu dute.

Abestia

Azalpen bideoa

Uluka taldeak Aita, Ama-ren bertsio berriari musika jarri dio eta Aizu Aizu izen berria proposatu du. Eduki aldetik, familia eredu tradizionalarekin apurtu nahi zan da.

Abestia

Azalpen bideoa

Patxintxiren Jokua (Urtxintxaren Jokua) abestiaren kasuan ere eraldaketa bat izan da eta Oier eta Aidak musika jarri diote. Abestian agertzen den derrigortasuna eta bortizkeriaren inguruko kontzeptuak zalantzan jarri eta horren truke aukera anitz proposatzen du.

Abestia

Azkenik, La Basuk, Patxintxiren abestia zerotik sortu du priektuari osotasuna emateko. Transmititutako mezua ere jorratu nahi izan diren balioekin sortu du.

Patxintxiketan proiektua gustatzen bazaizu 4 haizeetara zabaldu eta… PATXINTXIKATU DAIGUN ALKARREGAZ!!

Izan zaitez Urtxintxa Laguna.