Patxintxiketan

Patxintxiketan proiektua!

Patxintxiketan, euskarazko multimedia baliabideen gabeziari aurre egiteko eta euskal kultura sustatzeko helburuarekin sortutako proiektua da.
Patxintxi pertsonaia ardatz hartuta, proiektu honek balio hezitzaileetan oinarritutako edukiak eskaintzen ditu, hezitzaile, irakasle eta familientzat baliagarriak izanik.

Hiru atal nagusik osatzen dute proiektua:

  • Denontzako kantak
  • Urtaroen bidaia ikuskizuna
  • Birziklapen tailerra

Patxintxiketan-ek hezkuntza, ingurumen kontzientzia eta euskal kulturaren transmisioa uztartzen dituen proiektu integrala da, etorkizun arduratsu eta aberats baten alde.

Kontratazioa:  
euskara@urtxintxaeskola.eus / bulegoa@urtxintxaeskola.eus
633 09 41 58 / 944 32 04 45

Denontzako kantak

Euskal musikan eta kulturan sakondu nahi dutenentzako tresna ezin hobea da. Haurrentzako eta helduentzako abestiak, jolasak eta ideiak bilduz, kantujolasak gozamen eta ikaskuntza baliabide bihurtzen dira.

Urtaroen bidaia ikusikizun musikatua

Ikuskizun honek, adiskidetasuna, talde lana eta naturarekiko errespetua bezalako balioak helarazten zaizkie haurrei istorio dibertigarri baten bidez. Aldi berean, haien sormena, irudimena eta gaitasun sozialak garatzen laguntzen du.

Birziklapen tailerra

Ingurumena zaindu eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, tailer honek birziklapena eta berrerabilpena uztartzen ditu. Parte-hartzaileek ingurumenarekiko ardura garatzen duten bitartean, euskara modu ludikoan praktikatzen dute.