Ipuinak ez sexistak izateko gida

10,00

Liburu sorta honek 2-12 urte artekoentzako 25 ipuin ditu. Adin tarte bakoitzeko (2-4, 4-6, 6-8, 8-10,10-12) 5 ipuin.

Zer agertzen da bilduma honetan?

  • Ipuinen funtzioak
  • Ipuin sexistak eta ez sexisten desberdintasuna
  • 25 ipuin gai, pertsonai eta zaindutako irudiekin
  • Umeen garapenerako aukerak adin tarte bakoitzeko
  • Umeen genero identifikazioaren garapenaren lanketa  

Deskribapena

Liburu honen lanketa etxean, ikasgelan, ludotekan edota jolastokian egin daiteke. Hezitzaileek eta gurasoek bakarrik, taldeka nahiz umearekin zuzenean lanketa bat jorratzeko tresna da ipuin sorta hau.

Adin tarte bakoitzari egokitutako 5 ipuin batzuk aukeratu ditugu. Ipuin bakoitzean beharrezko lanketa burutzeko gida agertzen da. Ipuin batzuetan zuzendu beharreko ariketa batzuk eskuragarri izango dituzu.

Beste era batean esanda, fitxen bidez, ipuin bakoitzarekin proposatutako lanketa eta ariketa bat jasoko duzu. Horrela, umeek hausnarketa sakonago bat sortu dezaten ahalbidetuko duzu.

Fitxaren lehenengo zatian ipuinaren gorabeherak agertzen dira: zer lantzen den, zertarako izan daitekeen interesgarria eta zer nolako aspektuak hartu behar diren kontuan.

Bigarren zatian berriz, hezitzaileak eta haurrak, ariketak elkarrekin egiteko proposamena dago. Lan honetan zu, aurretik aipatu bezala, dinamizatzailea izango zara eta liburu honek zure funtzioa asko erraztuko dizu.

Gaur egungo ipuinetan, aldiz, estereotipo eta rol tradizionalak agertzen dira behin eta berriro. Baina ipuin hauetan pertsonaia eta gertaeren bidez beste eredu eta errealitate batzuk erakusten dira: gure jendartean ematen ari diren aldaketei egokituak, familia eredu berriak, umeengan eragin zuzena daukaten arazoak: gurasoen banaketa, heriotza, beldurrak…

Eredu berri hauetan umeek bere sexuagatik gizarteak esleitzen dizkien paper tradizionalak gainditzen dituzte, pertsona eredu berri bat sortzeko ahaleginetan.

Hori dela eta, liburu bilduma honetan aurkeztutako gaiak eta pertsonaien trataerak mimo ikaragarriarekin hautatuak izan dira, atseginak eta errespetuzko liburu sorta bat ahalbidetzeko.

  • Argazkilaria naiz eta askotan mendiko saioetara liburua eramaten dut.

    Nekatuta daudenean liburaren ipuin bat edo bi kontatzen dizkiet. Pilak errekargatzen dituzte eta aldi berean, ni lasai nago transmititzen diren balioak onak direla dakidalako.

    Irakurtzeko ipuin errazak eta dibertigarriak dira.

  • Naiara Irure says:

    Jantokian bazkaltzen duten 2-4 urteetako umeentzako liburu baten bila nenbilen, adin honetan generoaren eraikuntzan positiboki eragingo ziena.

    Gida honek ematen dituen bost aukerak pilo gustatu zaizkie zaintzen ditudan umeei.

    Horrelako argitalpen gehiagoren zain nabil.

  • >