Teoriatik praktikara: Aisialdian jarduteko baliabide anitzak
Balio hezitzaileez jarduten dugunean gure barnean deseraikitze prozesu batean sartu behar garela ustea dugu, aurrez ikasitakoa eraldatzeko asmoz. Ikastaro labur honen helburua teoriatik praktikara salto egitea izango da, bakoitzaren baliabide hezitzaileak (dinamikak, abestiak, jolasak…) elkarbanatuz eta taldean, jolasaren eta dinamika ezberdinen bitartez, berriak eraikiz.
Helburuak
- Hezitzaileek dinamizazio eta eskuhartzean hobetzeko tresnak garatzea.
- Jada ditugun baliabideak elkarbanatu eta forma berriak ematea.
Edukiak
- Hezkuntza hezitzailea, balioetan oinarrituriko hezkuntza.
- Zaintza hezitzaileaz jardutea.
- Dinamizatzailearen papera eta erronkak.
- Hezitzaileen rola.
- Dinamizaziorako tresnak (jolasak, dinamikak…).
Informazio gehiago nahi duzu?
Bidali zure galdera matrikulazioa@urtxintxaeskola.eus
helbidera edo deitu zuzenean eskolara: 944 320 445
9
Ikastaroaren fitxa
IRAUPENA
10 ordu presentzial
EGUTEGIA
Ostiral eta larunbat
16:00 - 19:00
10:00 – 14:00 eta 15:30 – 18:30
Bi data posibletan
- Azaroak 6 – 7
- Apirilak 23 - 24
LEKUA
Bilbo
PREZIOA
50€
TITULAZIOA
Urtxintxa Eskolak luzatutako agiria emango da