Patxintxiketan proiektua ezagutzen duzu?

Udalekuetan 1.go egunak igarotzeko ezagutza eta kooperazio jolasak

Udalekuetara talde berri bat heltzen denean, lehenik eta behin egin behar dena taldeko pertsonen artean elkar ezagutza lortzea da; baita taldeak ingurumenaren ezagutza izatea lortzea ere. 

Horretarako, hasierako momentuetan erabiltzeko ezagutza jolas eta kooperazio jolas batzuk azalduko dizkizugu:

EZAGUTZA BINGOA:

Helburua:

  • Partaideei buruz gauza gehiago jakitea, elkar ezagutzea.
  • Parte hartzaileen arteko komunikazioa lantzea.

Partaide kopurua: Gutxienez 12; taldea 50 pertsona baino gehiagokoa bada bitan banatu elkar ezagutza hobeto eman dadin.

Adina: 8 urteetatik aurrera.

Materiala:

Taldekideek izan dezaketen ezaugarriak aipatzen dituen bingo-taulak; partaide bakoitzarentzako bana; pertsona asko badira, taula desberdinak egin daitezke edo taula berdina banatu baina ezaugarri gehiago aipatzen diren taularekin.

Hemen adibide bat:

Etxean animaliak dituen norbait:………………….

Kamiseta zuria daraman norbait:…………….

M letra duen herri batean bizi den norbait:……………….

Udalekuetara kapela ekarri duen norbait:……………..

Haragia jaten ez duen norbait:…………………..

Betaurrekoak daraman norbait:…………..

Surfa egiten ikasi nahi duen norbait:………………

Arrautz frijitu bat sukaldatzen dakien norbait:……………..

Hilabete honetan urteak betetzen dituen norbait:……………….

Bere egunerokotasunean goizeko 8rak baino lehen esnatzen den norbait:………………

Mediku lanetan ibili  nahi duen norbait:………………….

Marraztea gustoko duen norbait:…………….


Jolasaren garapena:

Taula bat banatzen zaio taldekide bakoitzari eta bingo-taulan agertzen diren ezaugarrien jabe diren pertsonak bilatu behar dituzte, taulan agertzen den ezaugarri baten jabe den taldekide bat topatzerakoan bere izena idatzi beharko dute eta hurrengoaren bila jarraitu beharko dute. Hutsune guztiak betetzea lortzen dutenean “BINGO” oihukatu eta konprobatuko da ongi dagoen taula beteta.

AMAIERA:

1. Lehenengo BINGO-a konprobatu eta ongi egina badago, hor amaitzen da jolasa.

2. Talde kide guztiek BINGO esan arte ez da jolasa amaitzen; gero konprobatuko dira bingo guztiak.             

ARAUAK: Ezin da pertsona berdinaren izena jarri bi ezaugarri desberdinetan.

Ahulkia babestu:

Helburua:

  • Talde lanaren koordinazioa lantzea (talde estrategiak garatzea, elkar lana praktikan jartzea…).
  • Elkarrenganako komunikazioa lantzea.

Partaide kopurua: 10 pertsona gutxienez.

Adina: 8 urteetatik aurrera.

Materiala: Partaide bakoitzarentzako aulki bana; aulkirik egon ezean lurrean markatu dezakegu klarionaz edo beste nola bait bakoitzarentzako posizio bat

Jolasaren garapena:

Taldekide bakoitza bere aulkia hartu eta (kalean bada aurretik zehaztu dugun) espazio baten bere posizioa aukeratuko du. Aulkiak ez dute modu ordenatuan egon behar, hau da, ez borobil, ez lerro, espazioan zehar sakabanatuak distantzia desberdinetan bata besteengatik.

Taldekide bakoitza bere aulkian esertzea eskatuko diegu, horren jarraian bolondres bat eskatuko dugu edo pertsona bat aukeratuko dugu taldetik aulkitik altxatu eta aulkiak dauden lekutik aldenduko dena.

Zutitu dugun pertsona honen helburua hutsik dagoen edozein aulkietan esertzea da, kontuan hartuz poliki (segundu bakoitzeko pausu bat) hurbildu ahalko dela hutsik geratzen den aulkira. Eserita daudenen helburua, aldiz, zutik dagoen pertsona esertzen ez uztea izango da, horretarako eserita daudenak beraien aulkietatik altxatu beharko dira eta zutik dagoen pertsona aulki huts batera hurbiltzen denean bera baino lehen aulkia okupatzea.

AMAIERA: Jolasa amaituko da zutik dagoen pertsona esertzen lortzen duenean.

ARAUAK:

  • Zutik dagoen pertsonak ezin du korrika egin, bere pausua motela izan behar da.
  • Eserita dauden pertsonak bere aulkitik jaikitzen badira beste aulki batera jo behar dute bai ala bai, ezin dira zeuden leku berean jarri berriz.

Bi jolas hauekin udalekuen lehenengo egunaren prestaketa errazagoa izango duzu 🙂

Zuk beste ezagutza jolas edo jolas kooperatiboren bat ezagutzen al duzu? Komentarioetan aipatu gustokoena!

Antzeko artikuluak

Adin desberdinak uztartzeko ekintza: sukaldatzea
Adin desberdinak uztartzeko ekintza: sukaldatzeaUdaleku ireki batzuen harira suertatu zen egoera hau. Herri txiki bateko udalekuak ziren, 4 urtetik 10[...]
Gaubela batean kontuan hartu beharrekoak
Izan zaitez eragile aktiboaMaiatzeko trebakuntzaAniztasun funtzionala astialdianInformazio gehiago eskuratuGaubela batean kontuan hartu beharrekoakGaubela zer den ez duzu argi? Gaubela bat[...]
Udalekuetan 1go egunak igarotzeko ezagutza eta kooperazio jolasak
Patxintxiketan proiektua ezagutzen duzu?Ezagut ezazu hemenUdalekuetan 1.go egunak igarotzeko ezagutza eta kooperazio jolasakUdalekuetara talde berri bat heltzen denean, lehenik eta[...]

Gure produktuak

Ipuinak ez sexistak izateko gida

Hezitzaileentzako gida honek aukera berdintasunean urratsak emateko aproposa den adin tarte bakoitzari (2-12) egokitutako ipuinen gida eta lanerako fitxak biltzen ditu

Irribarren ibilibidea

Jolasen bidez sexismoari aurre egiteko jostailua da. Irribarretik irribarrera salto egiteko aukera ematen du eta kasilatxo bakoitzean froga ezberdinak aurkituko dituzte parte hartzaileek, amaierara iritsi bitartean.

Munduan Jolasean

6-12 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten hezitzaileei zuzenduta. Kulturartekotasuna lantzeko bidean, kultura desberdinetako 25 jolas eta 25 tailer proposatzen dira.

>