ASTIALDI ESKOLA

ARLOAREN DESKRIBAPENA:

Aisialdi parte-hartzailea, hezkidetzailea, anitza eta euskalduna eraikitzen.

Aisialdi hezitzailea helmugatzat hartuz, baloreetan oinarritutako ikastaro teoriko-praktikoak antolatzen ditugu Bizkaiko eta Arabako herri ezberdinetan aisialdiko begiraleak eta zuzendariak trebatuz. Honekin batera, jendarte kultur dinamizatzaile ikastaroak ematen ditugu, gure trebakuntza guztiak %100 euskaldunak izanik.

Arlo ezberdinetan formatutako hizlari taldea dugu (abokatua, erizaina, irakaslea, hezitzailea…) guztiak aisialdian trebakuntza edota urteetako experientzia izanik. Eta metodologia aktiboa eta parte-hartzailean oinarrituz ikaskuntza prozesua ekintzaren eta bizipenaren bitartez bideratzen da ikastaroan zehar gaubelak eta irteerak antolatuz besteak beste.

​ZERBITZU ETA PROIEKTUAK:

  • Astialdiko Begirale Ikastaroa.
  • ​Astialdiko Zuzendari Ikastaroa.