AISIALDI ETA SUSPERTZE ESKOLA
Aisialdi parte-hartzailea, hezkidetzailea, anitza eta euskalduna eraikitzen.
Eusko Jaurlaritzak onartutako Aisialdiko eta Suspertze Soziokulturaleko eskola ofiziala gara, eta 5000 pertsonatik gora trebatu dira gure ikastaroetan urte hauetan Aisialdiko Begirale, Aisialdiko Zuzendari eta Suspertze Soziokulturaleko Dinamizatzaile gisa.
Aisialdi hezitzailea helmugatzat hartuz, baloreetan oinarritutako ikastaro teoriko-praktikoak antolatzen ditugu Bizkaiko eta Arabako herri ezberdinetan aisialdiko begiraleak eta zuzendariak trebatuz. Honekin batera, jendarte kultur dinamizatzaile ikastaroak ematen ditugu, gure trebakuntza guztiak euskaraz izanik.
Metodologia aktiboa eta parte-hartzailean oinarrituz ikaskuntza prozesua ekintzaren eta bizipenaren bitartez bideratzen da ikastaroan zehar.
Ikatastaroetako blokeak dinamizatzen dituzten pertsonek materian adituak eta eskarmentu handiko profesionalak dira.