Balioetan trebatzen zaitugu konfiantza osoz, gizartea hezi dezazun.
Urtxintxa Eskola, 1986an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da. Aisialdi Hezitzailean eta Suspertze Soziokulturalean garai horretan zegoen hutsunea betetzeko sortu zen elkartea, Hezkuntza Ez Formalean aritzeko asmoarekin, aisialdia suspertzeko helburuarekin eta Euskal Herria aintzat hartuko zuen Eskola laikoa sortzeko beharrak bultzatuta.
Eusko Jaurlaritzak onartutako Aisialdiko eta Suspertze Soziokulturaleko eskola ofiziala gara eta 8.000 pertsonatik gora trebatu dira gure ikastaroetan urte hauetan Aisialdiko Begirale, Aisialdiko Zuzendari eta Suspertze Soziokulturaleko Dinamizatzaile gisa. Asko izan dira baita ere gurekin formatutako Aisialdiko elkarteak, Euskara elkarteak, Kultur elkarteak, enpresak eta erakunde publikoak.
Gure lan eremu nagusia hezkuntza ez formala da baina hezkuntza formalean ere eragiten dugu. Gure ibilbide luzean zehar feminismoa, euskara, parte hartzea, kulturartekotasuna, aniztasun funtzionala eta inklusioa izan dira gure lanaren ardatz nagusiak.
Gure ikastaro eta proiektu guztiek balioetan oinarritutako hezkuntza dute helburu, eta aisialdia gizarte eraldaketarako tresna bihurtzen dugu.
Urtxintxa Eskolaren hezkuntza eskaintzak ezaugarri hauek ditu:
- Feminista
- Euskalduna
- Jakinmina pizten duena
- Dinamikoa
- Sortzailea
- Kritikoa
- Iraunkorra
- Elkartasuna
- Integrala
- Kontzientziatzailea
- Etengabeko egokitzapena
- Inklusiboa
Gure metodologiaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Parte hartzailea
- Aktiboa
- Praktikoa
- Ikertzailea
- Etengabeko ebaluazioa
- Iraunkorra