TERTANGAKO ATERPETXEA
Arabako Tertanga herrian kokatuta, Garobel mendilerroaren magalean, paraje natural ederraz inguratutako aterpetxea dugu. Leku paregabea udalekuak egiteko, familia egonaldietarako edota lagunekin egun batzuk pasatzeko.
Bi aukera eskaintzen ditugu:
1.- Etxe osoa espazio bezala erabilgarri dago, alokairuan.
2.- Etxean bestelako programak eskaintzen ditugu: Eskolentzako, familientzako, ikasle edo gazte taldeentzako, elkarteentzako… zuen neurrira egokitutako eskaintza.
ETXEAREN ALOKAIRUA
-Osorik alokatzen da -
Etxearen ezaugarriak
Etxearen ingurunea
- 30 lagunentzako lo lekua
- Sukalde ekipatua
- Gela balioanitza
- Komunak eta dutxak
- Berdegune itxia
- Frontoia
- Bolatokia (herrian)
- Aparkalekua
Bizikidetza eta parekidetasuna lantzeko egonaldiak
Egonaldi hauetan haur eta gazteekin nahiz helduekin berdintasunean oinarritutako harreman berriak sortzeko oinarriak jartzen saiatuko gara ludikotasuna ahaztu gabe.
Udalekuak
Opor garaietan udalekuak antolatzen ditugu etxean.
Euskara sustatzeko egonaldiak
Gazte taldeei, berbalagun taldeei edota haur taldeei zuzendutako egonaldi bereziak antolatzen ditugu euskararen erabilera eta motibazioa bultzatzeko.
Familia asteburuak
Egonaldi hauetan balio desberdinak lantzeko aukera eskaintzen dugu: parekidetasuna, elkar erantzukizuna, kulturartekotasuna, euskara edota sormena adibidez.
Egonaldiak eta eguneko irteerak
Aurkezten dugun egitasmoak aukera ezin hobea eskainiko die ume zein gazteei euskaraz aritzeko eta euskara maitatzen ikasteko natur gune batean.
Euskararekiko motibazioa, ezagutza eta erabilera jarduera gozagarrien bitartez eraginkorragoak direlakoan gaude.
Euskararen transmisiorako baliabideak sortzea ezinbestekoa ikusten dugu gure hizkuntza eta kulturaren normalkuntzaren bidean aurrera egiteko.
Jarri gurekin harremanetan erreserbak egiteko edota informazio gehiago jasotzeko







