Aisialdiko Begirale Ikastaroak
2024-2025 ikasturtea
izan nahi duzu?
Hezkuntza ez formalean eta aisialdian, hezitzaile zereginetan aritu nahi baduzu, Astialdiko Begirale ikastaroan behar duzuna aurkituko duzu! Euskaraz jasoko duzu balioetan oinarritutako trebakuntza; feminismoan, parte hartzean, aniztasunean, kulturartekotasunean… Beti ere tokian tokiko testuinguruan oinarritutako metodologia parte hartzaileak erabiliz landuko dira edukiak eta behar beste baliabide eskuratuko dituzu.
Helburuak
Edukiak eta metodologia
Baldintzak
Izena emateko urratsak:
Izena emateko epea: irailak 15
- «Matrikula zaitez»botoian klikatu
- «Astialdiko Begirale Ikastaroa» gehitu saskira
- «Bukatu erosketa» klikatu
- «Fakturazio xehetasunak» formularioa bete (ikastaroa egingo duen pertsonaren datuekin)
- Behin diru sarrera eginda dagoenean, zurekin harremanetan jarriko gara.
Informazio gehiago nahi duzu?
Bidali zure galdera eskola@urtxintxaeskola.eus helbidera edo deitu zuzenean eskolara: 944 320 445
Ikastaroaren fitxa
IRAUPENA
150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko
EGUTEGIAK
Urritik maiatzera, asteburuetan
Tokian tokiko egutegia dago.
ORDUTEGIA
- 6 orduko blokeak: 10:00 – 17:00
- 8 orduko blokeak: 10:00 – 19:00
- 12 orduko blokeak:
- Larunbatetan 10:00 – 19:00 eta igandetan 10:00 – 14:00
- Asteburu pasak: larunbateko 10:00etatik igandeko 14:00ak arte
LEKUA
Bilbon, Enkarterrin, Abadiñon, Gasteizen, Diman, Amurrion…
Eta laster gehiago!
PREZIOA
470€*
*Herriaren arabera diruz laguntzeko aukera dago, kontsultatu ikastaroko kartelean.
TITULAZIOA
Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulua.
Matrikulazio epea: Irailak 15