AISIALDIKO BEGIRALE IKASTARO TRINKOA
Hezkuntza ez formalean eta astialdian, hezitzaile zereginetan aritu nahi baduzu, Astialdiko Begirale ikastaroan behar duzuna aurkituko duzu! Euskaraz jasoko duzu balioetan oinarritutako trebakuntza; feminismoan, parte hartzean, aniztasunean, kulturartekotasunean… Beti ere tokian tokiko testuinguruan oinarritutako metodologia parte hartzaileak erabiliz landuko dira edukiak eta behar beste baliabide eskuratuko dituzu.
Helburuak
- Aisialdi euskalduna sustatzeko agente aktiboak trebatzea.
- Edukiak jaso ahala autonomia eta iniziatiba lantzea.
- Eduki desberdinen inguruan hausnartzea eta trebakuntza jasotzea, giro euskaldun eta talde lanean oinarritua.
- Jendartean eragiteko eta eraldatzeko kontzientzia kritikoa garatzea aniztasunetik, parte-hartzetik, feminismotik…
- Aisialdian murgiltzeko baliabideak eskuratzea, aisialdiko animazioko hezkuntza-teknikak eta baliabideak, besteak beste.
- Haur eta gazteentzat hezkuntza- astialdi jarduerak antolatzea, dinamizatzea eta ebaluatzea.
- Aisialdiko hezitzaileen funtzioak eta betebeharrak zehaztea.
- Sormena eta ikerketa lanak garatzea.
Edukiak
- 16 gai ezberdinez osatutako edukietatik jakintza espezifikoak ikasi eta barneratuko dituzu, besteak beste: udalekuak eta kanpamentuak, sexualitatea eta osasun ohiturak, lehen sorospenak eta arriskuen prebentzioa, talde dinamika, Euskal Herrian hezten…
- Testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzaile eta dinamikoekin landuko dituzu edukiak.
- Bi bloke aterpetxeetan eta beste bat kanpaldian egingo dituzu, edukiak praktikotasunetik ikasteko aukera izanik.
Baldintzak
17 urte beteta izatea (edo 2026an zehar betetzea).
17 urtetik gorako ikasleek izen ematean lehentasuna izango dute.
DBH-ko titulazioa izatea.
Izena emateko urratsak
Izena emateko epea: Maiatzak 13a
- “Aurre matrikula egin” botoian klikatu
- “Begirale Ikastaro Trinkoa 2026 – Aurrematrikula” gehitu saskira
- “Bukatu erosketa” klikatu
- “Fakturazio xehetasunak” formularioa bete (ikastaroa egingo duen pertsonaren datuekin)
- Matrikula baieztatzen zaien pertsonei ordainketa egiteko esteka bidaliko zaie.
Informazio gehiago nahi duzu?
helbidera edo deitu zuzenean eskolara: 944 320 445
Ikastaroaren fitxa
IRAUPENA
150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko
EGUTEGIA
Ekainak 11tik uztailak 16ra
ORDUTEGIA
09:00 - 15:00
LEKUA
Gasteiz eta Bilbo
PREZIOA
470 €
TITULAZIOA
Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulua.
Gasteizeko taldean izena emateko epea:
Maiatzak 13
Bilboko taldeko aurrematrikula:
ITXITA
IKASTARO HAU ERAKUNDE HAUEK DIRUZ LAGUNTZEN DUTE: