Aisialdiko Begirale Ikastaroak

2024-2025 ikasturtea

ENKARTERRI

Informazio gehiago:
94 667 18 51
euskera@enkarterri.eus
www.enkarterri.eus

Aisialdian hezitzaile
izan nahi duzu?

Hezkuntza ez formalean eta aisialdian, hezitzaile zereginetan aritu nahi baduzu, Astialdiko Begirale ikastaroan behar duzuna aurkituko duzu! Euskaraz jasoko duzu balioetan oinarritutako trebakuntza; feminismoan, parte hartzean, aniztasunean, kulturartekotasunean… Beti ere tokian tokiko testuinguruan oinarritutako metodologia parte hartzaileak erabiliz landuko dira edukiak eta behar beste baliabide eskuratuko dituzu.

Helburuak

  • Aisialdi hezitzailea eta euskalduna sustatzeko agente aktiboak trebatzea.
  • Jendartean eragiteko eta eraldatzeko kontzientzia kritikoa garatzea aniztasunetik, parte-hartzetik, feminismotik…
  • Eduki desberdinen inguruan hausnartzea eta elkarrekin trebakuntza jasotzea, talde lanari garrantzia emanez. Sormena eta ikerketa lanak garatzea.
  • Aisialdian murgiltzeko teknikak eta baliabideak eskuratzea. Hezitzaileen funtzioak eta betebeharrak ezagutzea, gaitasunak lantzea. Edukiak jaso ahala, autonomia eta iniziatiba lantzea.
  • Haur eta gazteentzat hezkuntza- aisialdi jarduerak antolatzea, dinamizatzea eta ebaluatzea.

Edukiak eta metodologia

  • 16 gai ezberdinez osatutako edukietatik jakintza espezifikoak ikasi eta barneratuko dituzu, besteak beste: udalekuak eta kanpamentuak, sexualitatea eta osasun ohiturak, lehen sorospenak eta arriskuen prebentzioa, talde dinamika, Euskal Herrian hezten…
  • Testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzailearekin landuko dituzu edukiak.
  • Bi bloke aterpetxeetan eta beste bat kanpaldian egingo dituzu, edukiak praktikotasunetik ikasteko aukera izanik.

Baldintzak

  • 17 urte izatea (edo 2024an beteta edukitzea).
  • DBH-ko titulazioa izatea.
  • Euskaraz aritzeko gaitasuna izatea.

Izena emateko urratsak:

Izena emateko epea: irailak 15

  1. «Matrikula zaitez»botoian klikatu
  2. «Astialdiko Begirale Ikastaroa» gehitu saskira
  3. «Bukatu erosketa» klikatu
  4. «Fakturazio xehetasunak» formularioa bete (ikastaroa egingo duen pertsonaren datuekin)
  5. Behin diru sarrera eginda dagoenean, zurekin harremanetan jarriko gara.

Informazio gehiago nahi duzu?

Bidali zure galdera eskola@urtxintxaeskola.eus helbidera edo deitu zuzenean eskolara:  944 320 445

Ikastaroaren fitxa

IRAUPENA

150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko

EGUTEGIAK

Urritik maiatzera, asteburuetan
Tokian tokiko egutegia dago.

Ikusi hemen ikastaro bakoitzaren egutegia

ORDUTEGIA

  • 6 orduko blokeak: 10:00 – 17:00
  • 8 orduko blokeak: 10:00 – 19:00
  • 12 orduko blokeak:
    • Larunbatetan 10:00 – 19:00 eta igandetan 10:00 – 14:00
    • Asteburu pasak: larunbateko 10:00etatik igandeko 14:00ak arte

LEKUA

Bilbon, Enkarterrin, Abadiñon, Gasteizen, Diman, Amurrion…

Eta laster gehiago!

PREZIOA

470€*

*Herriaren arabera diruz laguntzeko aukera dago, kontsultatu ikastaroko kartelean.

TITULAZIOA

Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulua.

Matrikulazio epea: Irailak 15

IKASTARO HAU ERAKUNDE HAUEK DIRUZ LAGUNTZEN DUTE:

logo_gaztea_RGB_alava