Aisialdiko Zuzendari Ikastaroa
2026-2027 ikasturtea
Urriaren 1a baino lehen.
IRAILEAN INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZENA EMATEKO AUKERA!
Egon adi!
Aisialdiko proiektu bat zuzentzea inoiz baino erantzukizun handiagoa eskatzen duen lana da. Gaur egun, zuzendari batek ez ditu soilik jarduerak antolatzen edo taldeak koordinatzen; hezkuntza-proiektu bati norabidea ematen dio, hezitzaileak bidelaguntzen ditu, familien konfiantza eraikitzen du, haur eta nerabeen ongizatea bermatzen du eta gero eta konplexuagoa den testuinguru pedagogiko, juridiko eta komunitarioari erantzun behar dio.
Ikastaroaren informazioa
Egutegia
Urritik maiatzera.
2 asterik behin, asteburuetan.
17 urte beteta izatea edo 2026an beteta edukitzea.
DBHko titulazioa izatea.
Euskaraz aritzeko gaitasuna izatea.
Iraupena
200 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko.
500€
KARTELA
TOKIA
PREZIOA
Ikastaroaren helburuak
Ikastaroaren helburua aisialdiko zuzendaritzaren ikuspegi integrala garatzea da, egungo erronkei pedagogikoki, teknikoki eta komunitarioki erantzuteko gaitasuna eskuratuz.
Horretarako, honako helburu hauek landuko dira:
- Aisialdi hezitzailearen ikuspegi euskaldun, feminista, parte-hartzaile eta komunitarioan oinarritutako gidaritza hezitzailea garatzea.
- Aisialdi hezitzailearen ikuspegi euskaldun, feminista, parte-hartzaile eta komunitarioan oinarritutako gidaritza hezitzailea garatzea.
- Egitasmo pedagogikoak diseinatu, planifikatu, kudeatu eta ebaluatzeko tresnak eskuratzea.
- Herri Hezitzailearen ikuspegitik komunitatearekin, familiekin eta tokiko eragileekin lankidetza sustatzeko estrategiak garatzea.
- Taldeen ongizatea, gatazken kudeaketa eta komunikazio eraginkorra lantzea.
- Haurren eta nerabeen tratu ona eta ongizatea sustatzeko ikuspegi pedagogikoa garatzea, LOPIVIren eta Euskadiko Haur eta Nerabeen Legearen printzipioak txertatuz.
- Haur eta Nerabeen Babes Ordezkariaren eginkizunak, prebentzio kulturaren oinarriak eta babes protokoloen aplikazioa ezagutzea.
- Aisialdiko jardueren dekretu berria eta zuzendaritzari dagozkion erantzukizun juridiko eta administratiboak ulertu eta modu arduratsuan aplikatzeko gaitasuna garatzea.
- Zuzendaritzaren eguneroko jardunerako beharrezko dokumentazioa, antolakuntza eta koordinazio tresnak erabiltzen ikastea.
- Hausnarketa kritikoa sustatzea, norberaren praktika hezitzailea etengabe berrikusteko eta hobetzeko.
Metodologia
Ikastaroaren metodologiak teoria eta praktika uztartzen ditu etengabe. Edukiak ez dira hitzaldi magistralen bidez soilik landuko; esperientziatik abiatutako ikaskuntza izango da ardatza.
Horretarako, dinamika parte-hartzaileak, kasu errealen analisia, talde-lanak, eztabaidak, bisitak eta esperientzien ezagutza, proiektuen diseinua, egonaldi pedagogikoak, banakako hausnarketa eta lan osagarriak erabiliko dira besteak beste.
Ikastaro osoan zehar parte-hartzaileek beren errealitatea aztertuko dute, ikasitakoa beren proiektuetara eramateko helburuarekin.
Zergatik egin ikastaro hau?
Azken urteetan aisialdi hezitzailearen testuingurua nabarmen aldatu da. Haurren eta nerabeen babesaren inguruko lege berriek, aisialdiko jardueren dekretu berriak eta zuzendaritzari lotutako ardura berriek agerian utzi dute aisialdiko proiektuak gidatzeko prestakuntza sendoa behar dela.
Ikastaro honetan ez dugu araudia soilik aztertuko. Gure helburua da zuzendariek testuinguru berri honetan ere hezkuntza proiektu koherente, seguru eta eraldatzaileak gidatzeko behar dituzten tresnak eskuratzea.
Zer aurkituko duzu ikastaro honetan?
1
2
3
4
5
6
7
Beste aisialdi proiektu batzuk ezagutzeko aukera
Zuzendarien arteko sare bat
Kasu errealen lanketa
Dokumentu eta tresna praktikoak
Egonaldi pedagogikoak
Hausnarketa kolektiboa
Esperientzia duten profesionalekin topaketak
Urriaren 1a baino lehen.
Izena emateko urratsak:
Izena emateko epea: urriak 1
- “Matrikula zaitez” botoian klikatu
- “Astialdiko Zuzendari ikastaroa” gehitu saskira
- “Bukatu erosketa” klikatu
- “Fakturazio xehetasunak” formularioa bete (ikastaroa egingo duen pertsonaren datuekin)
- Behin diru sarrera eginda dagoenean, zurekin harremanetan jarriko gara.
Informazio gehiago nahi baduzu:
Idatzi eskola@urtxintxaeskola.eus helbidera
Edo deitu zuzenean: 944 320 445
IKASTARO HAU ERAKUNDE HONEK DIRUZ LAGUNTZEN DU: