Astialdiko Begirale ikastaroa
Hezkuntza ez formalean eta astialdian, hezitzaile zereginetan aritu nahi baduzu, Astialdiko Begirale ikastaroan behar duzuna aurkituko duzu! Euskaraz jasoko duzu balioetan oinarritutako trebakuntza; feminismoan, parte hartzean, aniztasunean… Beti ere metodologia parte hartzaileak erabiliz behar beste baliabide eskuratuz.
Ikastaroaren alde teorikoak 4 hilabeteko iraupena dauka, apiriletik uztailera. Ikastaroa BILBOn egingo da asteburuetan eta 3 asteburu pasa antolatuko dira aterpetxean.
Helburuak
- Aisialdi euskalduna sustatzeko agente aktiboak trebatzea.
- Autonomia eta iniziatiba landuko dituzu edukiak jaso ahala.
- Formakuntza/trebakuntza prozesua giro euskaldunean landuko duzu.
- Gizartea eraldatzeko kontzientzia garatuko duzu aniztasunetik, parte-hartzetik, hezkidetzatik…
- Aisialdian murgiltzeko baliabideak eskuratuko dituzu, aisialdiko animazioko hezkuntza-teknikak eta baliabideak, besteak beste.
- Begirale baten funtzioak argitasunez zehaztuko dituzu.
Edukiak
- 12 asteburu. 16 gai ezberdinez osatutako edukietatik jakintza espezifikoak ikasi eta barneratuko dituzu, besteak beste: udalekuak eta kanpamentuak, lehen sorospenak eta arriskuen prebentzioa, talde dinamika…
- Testuinguruan oinarritutako metodologia parte-hartzailearekin landuko dituzu edukiak.
- Bloke bi aterpetxeetan egingo dituzu, edukiak praktikotasunetik ikasteko aukera izanik.
Baldintzak
18 urte beteta izatea (edo praktikak hasi aurretik beteak izatea)
Eskola-graduatuaren jabe izatea.
Informazio gehiago nahi duzu?
Bidali zure galdera matrikulazioa@urtxintxaeskola.eus
helbidera edo deitu zuzenean eskolara: 944 320 445
Ikastaroaren fitxa
IRAUPENA
150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko
EGUTEGIAK
Ikasturte bat irauten du, urritik maiatzera. Asteburuetan. (tokian tokiko egutegia dago). 9 asteburu ikastaroa egiten den lekuan eta 3 asteburu aterpetxean
Ikastaro trinkoa
ORDUTEGIA
Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
Igandetan: 10:00-14:00 (Igandeko ordutegian aldaketak egon daitezke blokearen ordu kopuruaren arabera)
Aterpetxeetako asteburuetan: larunbateko 10:00etatik igandeko 16:00ak arte
LEKUA
Bilbon, Algorta, Arratian, Lea-Artibai, Durangaldean, Gernikan, Laudio, Gasteizen...
PREZIOA
450 €
TITULAZIOA
Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulua.
IKASTARO HAU ERAKUNDE HAUEK DIRUZ LAGUNTZEN DUTE:

