Jendarte Kultur Dinamizatzailea
Helburuak
- Jendarteko kultur dinamizatzailearen lana ezagutzea eta edukietan sakontzea.
- Dinamizatzaileen jardueraren kalitatea hobetzeko oinarrizko ezaguera teoriko-praktikoak eskaintzea.
- Nork bere abileziak lantzeaz gain, nork bere elkarte, enpresa edo erakundearen dinamikari astindua emateko tresnak eskuratzea.
- Prestakuntza, hausnarketa, topaketa eta eztabaidarako gunea ahalbidetzea arlo soziokulturalean ari diren profesional zein boluntarioei.
Edukiak
- Jendarte psikologia eta talde dinamika.
- Suspertze soziokulturala.
- Euskal Herriaren marko sozio-politikoa.
- Soziologia eta jendarte aldaketa.
- Partaidetza, elkartegintza, boluntariotza.
- Elkarte baten kudeaketa eta antolaketa.
- Proiektuen diseinua eta ebaluazioa.
- Kolektibo ezberdinekin interbentzioa.
- Jendarte kultur ekipamenduak.
- Praktikak: 200 ordu dira praktikak.
Baldintzak
21 urte beteta edukitzea.
Elkarte bateko kide aktiboa izatea.
Informazio gehiago nahi duzu?
Bidali zure galdera matrikulazioa@urtxintxaeskola.eus
helbidera edo deitu zuzenean eskolara: 944 320 445
Ikastaroaren fitxa
IRAUPENA
205 ordu teoriko eta 200 ordu praktikoak.
EGUTEGIA
Ikasturte bat irauten du, urritik maiatzera.
Asteburuetan. (tokian tokiko egutegia dago).
ORDUTEGIA
Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
Igandetan: 10:00-14:00 (Igandeko ordutegian aldaketak egon daitezke blokearen ordu kopuruaren arabera)
Aterpetxeetako asteburuetan: larunbateko 10:00etatik igandeko 16:00ak arte
LEKUA
Bilbo
PREZIOA
450€
TITULAZIOA
Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Jendarte Kultur Dinamizatzaile” titulua.
IKASTARO HAU ERAKUNDE HAUEK DIRUZ LAGUNTZEN DUTE:
