Euskararen erabilera sustatzea eta euskararen presentzia areagotzea dugu helburu.
Hizkuntza, maila akademikotik atera eta lagunartean zein familian eta gozatzen dugun bitartean lantzea da gakoa, lagunekin, klasekideekin eta senitartekoekin elkarrekintzan, partekatzen, eta alai ari garen bitartean. Hori da egitasmo ezberdinetan bultzatuko dena
EUSKARA INDARTZEKO SAIOAK IKASTETXEETAN
Parte hartzaileak euskaraz eroso eta gustura egotea da helburua, inongo presiorik gabe. Haurrak eta nerabeak euskarara hurbiltzeko metodologia gozagarria izatea bilatzen da eta euskaraz ikasten duten bitartean ondo pasatzea.
Ahozkotasuna lantzeko elkarrizketak bideratuko dira uneoro, eta, horrez gain, gramatika ere landuko da hizkuntzarekin berarekin jolastuz. Mota desberdinetako dinamikak (mugimenduzko jolasak, eskulanak, abestiak, dantzak, mahai jolasak…) tartekatuko dira saioak arinagoak eta erakargarriagoak egiteko.
FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN
Egitasmo honek familiek, haurrek eta baita gurasoek ere elkarrekin, euskara jarduera ezberdinen bidez gozatzeko espazio bat zabaldu nahi du. Elkarren arteko euskarazko harremana sendotzea, familia barneko eta familien arteko euskararen erabilera indartzea eta euskaraz jolastu eta gozatzeko baliabideak eskuratzea da helburua oraingo honetan. Hizkuntza, gozamenaren bidez eta presiorik habe landuko da, denon eskutik, denon gozamenerako.
FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN ASTEBURUPASA
Urtxintxak proposamen anitz ditu euskara indartzeko zuzenduak, interes eta zaletasunen arabera euskara praktikatzea eta mingaina astintzea helburu dutenak. Euskararen erabileran eta normalizazioan pauso izugarria da ekimenek eskaintzen dutena, eta egun dauden proposamenak borobiltzeko asmoz, harremanak eta bizikidetza oinarri izanik, talde giroa eta konfiantza maila handia duten familiak jarduera osasuntsu, lasaigarri eta gozagarriz elkarrekin gozatzeko asteburu pasa antolatzea da gure proposamena. Horretarako jarduera ezberdinez osatutako asteburuak diseinatzen ditugu astebururako, betiere jasotzaileen profilak eta nahiak lehenetsiz.
PATXINTXIKETAN. DENONTZAKO ABESTIAK
Patxintxiketan, gaur egungo jendarte testuinguruan, freskatzea eta egokitzea xede duen proiektua da. Belaunaldiz, belaunaldi, maitasunez, transmititutako abestiak dira baina inoiz zalantzan jarri ez ditugunak.
Abesti hauek, ezarritako autoritate, familia eredu bakarra eta egungo jendartean tokirik ez duten terminok zein erak bere gain daramatzate. Agerikoa da eraldaketa honen beharra dugula. Gizakiok oharkabean transmititzen ditugun kontzeptu eta zaharkitutako formak deuseztatu eta errealitate berrira egokituko ditugu. Patxintxi eskola batzuetan euskararen irudi erreferentea ere bada.
GAZTEEI ZUZENDUTAKO EUSKARAZ ARITZERA MOTIBATZEKO JARDUERAK
Egitasmo honetan, euskararen sustapena bera gazte eta haur hauekin batera egiten dugu, beraiek egitasmoen parte izanik. Parte izatea ez da erabiltzaile soila izatea, egitasmoa gazteekin batera eraikitzen ditugu, beraien nahi eta beharretatik abiatuz, gazteei entzunez.
Modu honetan euskara modu gozagarrian bizitzera iristen dira, egitasmo hauek osatzeko zein ekintzetan parte hartzeko euskara erabiliz. Gazteen artean eta herriarekiko hizkuntza ohiturak eraldatzea du helburu nagusia eta lehen hitza euskaraz izatean eragiteko.