Hezkidetzan eta pedagogia feministetan aditua

2026-2027 ikasturtea

22. edizioa

Urriaren 6a baino lehen.

Hezkidetzan eta Pedagogia Feministetan aditua ikastaroa hezkuntza formal, ez formal, aisialdian eta emakume taldeetan lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago. Garrantzitsua da alor hauetan lan egiten duten agenteekin feminismoaren oinarri teorikoei, sexu-genero sistemei, identitate anitzei eta abarrei buruz hausnartzea pedagogia eta praktika feministak garatu ahal izateko.

Ikastaroan landuko diren edukiak eta jakintzak mugimendu feministaren eta LGTBIQ+ mugimenduen genealogietan eta aldarrikapenetan oinarrituko dira; horien bidez, ikuspegi historikoa ezagutu, ulertu eta birpentsatzeko aukera eskainiko da. Ikastaroa bloke tematikoen eta tailerren bidez garatuko da, eduki teorikoak eta hausnarketetarako zein lanketetarako espazioekin uztartuta.

Hezkidetzan eta pedagogia feministetan aditua

Ikastaroaren helburuak

Hezkuntza formal eta ez formalean, astialdi taldeetan eta emakume taldeetan aritzen diren hezitzaile eta agenteekin hezkidetza eta pedagogia feministak lantzea.

Ikuspegi intersekzionala oinarri izanik eta aukera berdintasunean hezteko bitartekoak eskainiz, feminismoa kokatzen den marko normatiboa ezagutzea.

Arlo praktikoa eta teorikoaren arteko lotura definitzea eta ikuspegi feminista hezkuntza programa edota proiektuetan txertatzea.

Norentzat izan daiteke interesgarria ikastaro hau?

  • Irakasle eta hezkuntza-komunitateko profesionalentzat: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa…
  • Gizarte-hezitzaile, integratzaile sozial eta gizarte-langileentzat.
  • Aisialdiko hezitzaile, begirale, koordinatzaile eta zuzendarientzat.
  • Gazteria, berdintasun, feminismo edo hezkidetza arloetan lan egiten duten profesionalentzat.
  • Elkarte, kolektibo eta gizarte-erakundeetako langile zein boluntarioentzat.
  • Hezkidetza, pedagogia feministak edo sexu-heziketa lantzen duten edo landu nahi dituztenentzat.
  • Haurren eta nerabeen taldeekin esku hartzen duten profesionalentzat.
  • Feminismoaren inguruko ezagutzak sakondu eta horiek praktika profesionalera eraman nahi dituen edonorentzat.

Landuko diren edukiak

… eta gehiago!

Ikastaroko materiala

Urriaren 6a baino lehen.

Izena emateko urratsak:

Izena emateko epea: urriaren 6a

    1. “Matrikula zaitez” botoian klikatu
    2. “Hezkidetzan eta pedagogia feministetan aditua ” gehitu saskira
    3. “Bukatu erosketa” klikatu
    4. “Fakturazio xehetasunak” formularioa bete eta konfirmatu
    5. Behin diru sarrera eginda dagoenean, zurekin harremanetan jarriko gara.

Informazio gehiago nahi baduzu:
Idatzi feminismoa2@urtxintxaeskola.eus helbidera
Edo deitu zuzenean: 944 320 445

IKASTARO HAU ERAKUNDE HAUEK DIRUZ LAGUNTZEN DUTE:​

Bizkaiko Foru Aldundia
Berdintasun zuzendaritza orokorra