Aisialdiko Zuzendari ikastaroa
490,00€
Urtxintxa Eskolan hezitzaile euskaldun, feminista eta parte-hartzaileak trebatzen ditugu, aisialdi hezitzailea ulertzeko eta eraldatzeko modu partekatua eraikiz. Zuzendari ikastaroa begirale ikastaroaren jarraipena izateaz gain, ardura pedagogiko eta sozial handiagoa hartzeko bidea da: taldeak gidatzeko, proiektuak diseinatzeko eta komunitateetan eragiteko prestakuntza da.
Aisialdiko hezitzaile zara eta zure lidergo gaitasunak garatu nahi dituzu?
Urtxintxa Eskolan hezitzaile euskaldun, feminista eta parte-hartzaileak trebatzen ditugu, aisialdi hezitzailea ulertzeko eta eraldatzeko modu partekatua eraikiz. Zuzendari ikastaroa begirale ikastaroaren jarraipena izateaz gain, ardura pedagogiko eta sozial handiagoa hartzeko bidea da: taldeak gidatzeko, proiektuak diseinatzeko eta komunitateetan eragiteko prestakuntza da.
Formakuntza hau hezkuntza ez-formalean eta balioen hezkuntzan oinarritzen da: euskara, feminismoa, parte-hartzea, inklusioa, kulturartekotasuna eta ingurumenarekiko ardura bezalako ardatzak lantzen dira ikuspegi estrategiko batetik. Helburua lidergo hezitzaile eraldatzailea garatzea izango da, eta horretarako behar diren gaitasunak, jarrerak eta tresnak eskuratzea.
